
Azken albisteak
JUDOA>> 2009-04-28 11:52:45
Oiana Blancok 5. postua lortu du Europako Txapelketan
Erakustaldi bikaina egin zuen asteburuan Usurbil Judo Klub taldeko Oiana Blanco oriotarrak, Georgian jokatutako Europako Txapelketan bosgarren postua lortuz. Maila handiko judoken aurka lehiatu zen, 48 kilo azpiko kategorian, eta txukun aritu zen Blanco. Katarzyna Pulkosnik-i (Polonia) eta Liudmila Bogdanova-ri (Rusia) irabazi ondoren, Frederic Jossinet-en (Francia) aurka galdu zuen finalerdietan. Ondoren, Michaela Baschin-en (Alemania) aurka ezin izan zuen irabazi eta brontzezko dominak ihes egin zion.
© Urola Kostako Udal Elkartea