Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Azken albisteak

    IGERIKETA>> 2010-02-04 15:54:03

    Master mailako igerilariek sei domina lortu dituzte Espainiako Txapelketan

    Castellongo Udal Igerilekuan, XV. Neguko Espainiako Master Txapelketa Irekia jokatu zen, eta master mailako Zarautz Balea Igeriketa Taldeko kideek sei domina lortu zituzten. Guztira, herriko 9 igerilari aritu ziren lehian; emakumezkoetan, Eva Ugarte, Igone Ornes, Adriana Campoy eta Eneritz Garmendia; gizonezkoetan, Ramón Ugarte, Jesus Mª Garmendia, Jaime Ábalos, Manuel Aranguren eta Alex Zabala. Zarautz Baleako igerilariak txukun jardun zuten eta ez ziren esku-hutsik bueltatu txapelketatik. Emakumezkoetan eta 45-49 urtekoetan: Eva Ugartek brontzezko bi domina lortu zituen; bata 200m libre proban (2.38.60) eta bestea 50m libreetan (32.41). Bestalde, Adriana Campoy igerilariak (35-39) zilarrezko domina lortu zuen 200m bular estiloan
    (3.10.05) eta gainontzeko probeetan 4.go postuak egin zituen (50 eta 100m bular estiloetan).

    Gizonezkoek ere dominak atera zituzten. Esaterako, Manuel Aranguren igerilariak (40-44) zilarrezko domina lortu zuen 200m estilo proban (2.36.44) eta Alex Zabalak (35-39) 200m libre estiloan (2.06.85) ateratako brontzezko dominarekin konformatu behar izan zuen, beste probeetan podiumetik gertu ibili ondoren.

    Eva  Ugarte, Igone Ornes, Manuel Aranguren eta Alex Zabalak osatutako erreleboak brontzezko domina lortu zuen 4x50 libre Mixto (+160 urte) proban (1.57.33). Lehenengoa Real Canoe izan zen eta bigarrena C.N Sevilla taldea izan zen. Proba honetan domina ateratzeko, beste 25 talderen aurretik geratu behar izan zuten.

      BIDALI ZURE MEZUA

      • Kopiatu zenbakiak
    Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa © Urola Kostako Udal Elkartea
    Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
    Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
    e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
    SASOIAN
    Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
    Tel: 943890017-607615239
    e-mail: sasoian@sasoian.info