Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Azken albisteak

    Bi txapeldun elkarrekin

    Realsociedad.com. Montevideo, 1974. Pilotako Munduko Txapelketaren Finalak. Luis Mari Alberdi txapeldun suertatzen da final horietako batetan. Bi haur -anaiak- pozez gainezka ari dira Alberdik lortutako garaipena ospatzen. Jokatu diten partida guztietan han izan dira bi har horiek. Luis Marik haur horiek ikusita, irabazika Kopa erregalatzea erabakitzen du. Nori emango Kopa hori?.. Martin Lasarte izeneko haur bati.

    Patuak, 36 urte beranduago, bi protagonsita hauek elkartu ditu. Luis Mari Alberdi, zumaiarra, realaren bazkide, akzionista eta zale amorratua. Txunditurik geratu zen Montevideon pilota txaplketa ikusten zeuden haur horietako bat gaur egun Realaren entrenatzailea dela jakin zuenean. Orain jakin du haur haren izena. Bere oroimenean haur bat besterik ez zuen. Gaur oroimen hori Martin Lasarte da, izena jarri dio.

    Martin Lasartek betidanik izan du gustoko pilota. Donostiara iritsi zenean Alberdirekin harremanetan jarri nahi zuen. Ahaleginak etengabe egin ditu. Aitor Diaz de Mendibil, Realeko Administrazio Batzordeko kidea izan da azkenik nahia errealitate bihurtzea lortu duena. Gaur arratsaldean Zubietan Martin Lasarte eta Luis Mari Alberdi 37 urte beranduago elkartu egin dira. Besarkada handia eman dute elkar. Solasaldi polita izan dute. Gaur gauzatu da beraien artean orain dela 37 urte Montevideon hasitako adiskidetasuna.

    TESTUA ETA ARGAZKIA: Realsociedad.com

      BIDALI ZURE MEZUA

      • Kopiatu zenbakiak
    Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa © Urola Kostako Udal Elkartea
    Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
    Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
    e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
    SASOIAN
    Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
    Tel: 943890017-607615239
    e-mail: sasoian@sasoian.info