Bi igandez jarraian, joan dira Antoniano Ikastetxeko ikasleak Irungo Artaleku Kiroldegira, Gipuzkoako mahai tenis txapelketan parte hartzera. Urtarrilaren 31 ean banakako mahai tenis txapelketa jokatu zuten, nahiko postu onak lortuz. Baina igandean, otsailaren 7ean, taldekako txapeldunak izatea lortu zuten. Antoniano Ikastetxetik 4 talde animatu ziren parte hartzera, beraien ikastetxeko kirol koordinatzailea den Ane Kanoren eskutik. Talde guztiak 3-4 kidez zeuden osatuak. Zoritxarrez, lehen txandan, talde bat kanporatuak geratu zen.Ondoren, final laurdenetarako atean beste bi taldeak geratuz. Antoniano C izeneko taldea ordea, Pedro Berazadi, Luis Echaniz, Iñigo Godoy eta Ignacio Pardok osatutakoa, pixkanaka pixkanaka eta lan gogorra eginez, partiduak irabaziz lehen postua lortzeraino iritsi ziren. Bere zeresana du, Gari Aguado ikastetxeko entrenatzaileak ostegunero egiten duen lanak kurtso guztietako ikasleekin.
Carlos Fernandez Irungo Lekaenea mahai tenis eskolako koordinatzaile eta txapelketako arduradunak dio, Antoniano Ikastetxeko ikasleek gaitasunak dituztela mahai teniserako. “Pala txarrekin Gipuzkoako txapelketa bat irabazteko gai izan badira, beste eskolakoek bezain pala onak izanez gero, zer egingo ote lukete.” Carlos eta Anek komunikazio jarraia zaiten dute, Carlosek ikasleen komunikazioa jarraitu ahal izateko, eta aurreko urtean bezala Antoniano Kiroldegian Urola Kostako 2. Mahai Tenis txapelketa osatzeko. Ane Kanok, herriko eta Urola Kostako haur guztiei maiatzean jokatuko den txapelketan parte hartzera gonbidatzen zaituzte.