Azken albisteak
SURFA>> 2015-12-14 11:37:57
Patxi Olideni omenaldia egin dio Orioko Surf Taldeak
Patxi Oliden Danbolin oriotarra aintzindaria izan zen surf oholak egiten Euskal Herrian eta Estatuan. Itxas Tresna marka sortu zuen 60ko hamarkadan, eta Orion zuen lantegian egiten zituen oholak. Surf ohol bat izatea luxua zen garaian, prezio eskuragarrian lortzeko moduko oholak egiten hasi zen. Euskal Herriko surf munduan erreferente garrantzitsua izan da Oliden, eta Orioko Surf Taldeak omenaldia egin zion ostiralean Kultur Etxean.
Orioko Kultur Etxean egindako omenaldiko irudi bilduma (Argazkiak: Iban Egiguren)