Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Azken albisteak

    SASKIBALOIA>> 2016-01-28 14:42:54

    75-53 galdu du Leihoak Zarautzek Arrasateko taldearen kontra

    Ez zuten hasiera ona izan zarauztarrek; baloi asko oparitu zituzten eta talde jokoan ez zuten maila erakutsi. Lehenbiziko bi laurdenetan 21 puntu soilik egin zituzten eta Arrasatekoek 33 puntu. Hirugarren laurdena ere ez zuten ongi hasi eta partzial baten ondorioz 20 puntuko aldea atera zieten Ointxe!-koek laurden bukaerarako. Leihoak-ekoek ez zuten hiruko jaurtiketetan asmatu. Azken laurdenean txukun jardun bazuten ere, ez zen nahikoa izan Arrasatekoei aurrea hartzeko. Hala, 75-53 irabazi zuten etxekoek.

    Datozen bi partidak etxean jokatuko ditu Leihoakek. Igandean izango da hurrengoa Pas Pielagosen kontra, Aritzbatalden 18:30etik aurrera.

      BIDALI ZURE MEZUA

      • Kopiatu zenbakiak
    Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
    Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
    Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
    e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
    SASOIAN
    Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
    Tel: 943890017-607615239
    e-mail: sasoian@sasoian.info