
Taldeka
Baleen zipriztinak, igerilekutik itsasora
Eskualdeko igeriketa elkarte bakarra da Zarautz Balea Igeriketa, eta adin guztietako 120 igerilarik osatzen dute; taldeak Getaria-Zarautz proba antolatu du aurtengoan ere.
Ezinezko akrobaziak, Brasilgo erritmopean
Kapoeirako hainbat ikastaro ematen du Senzala Euskadi taldeak; horietako bat, Zumaian. Era berean, Kapoera Topaketak eta Batizadoa antolatzen dute ekainean Zarautzen.
Borondatezko kirolarien txanda
Seigarren aldiz, borondatez lan egiten duen Oriotarrak Kirol Batzordeak Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliko azken etapak ekarriko ditu Oriora eta Aiara, apirilaren 9-10ean.
Urteetan egindako lanaren fruitua
Gipuzkoako Foru Aldundiak Zarautz Kirol Elkartearen jarduna omendu du, urteko kirol elkarte onenaren saria emanez. Elkarteko presidente Esteban Collantes pozik agertu da
Orioko Talai-Mendi elkartea 1949an sortu zuten, nahiz eta hasieran beste izen batzuk izan. Hilean behin irteerak egiteaz gain, beste jarduera batzuk ere antolatzen dituzte herri mailan.
Ketaren eskutik, xake-mate erregeari!
Getariako Keta Futbol Taldeak xake atala sortu berri du eta urtarrilean Gipuzkoako ligan lehiatuko da. Bitartean, Xake Txapelketa antolatu du herrian.
Merezitako tokian irristaka eta lehian
Itxas-Gain Kirol Elkarteak punta-puntako taldea dela erakutsi du piraguismoan; azken urteetan bezala, hainbat ordezkari izan du aurten ere nazioarteko txapelketetan
Mendiko bizikletaren pedalkada irmoak
Zarautz BTT-Pagoeta taldea duela hilabete batzuk sortu zen, baina jada urrats serioak egiten hasi da; besteak beste, BTT Trabesia eta Jaitsiera antolatu ditu uztailean.
Kirolari nekazinak ibilbide amaigabean
Zarauzko Triatloi Elkartearen helburu nagusienetako bat Zarauzko Triatloia antolatzea da; izan ere, «ahalegin ikaragarria» eskatzen du urtero-urtero
Haizearen indarra belaren norabidean
Getariako Kostabela elkarteak bela arineko eskola zuzentzen du gaztetxoentzat. Edonola ere, oraindik ez du bere jardunerako instalazio duinik lortu
Euskara Sasoian, kirol elkarteen egunerokoan
Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako kirol elkarteetan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa da Euskara Sasoian, eta bere baitan 35 elkarte daude.
Hirugarren denboran igoera amets
Ohorezko B Mailara igotzeko kanporaketa fasea jokatzen ari da Zarautz Rugby Taldea. Hilaren 29an itzulerako partida jokatuko du, Bartzelonaren aurka.
Bizikleta gainean eta aurrera begira
Alebinetatik juniorretara arteko txirrindulari eskola zuzentzen du Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak. Urtean zehar hainbat kirol ekitaldi ere antolatzen du.
Dozena bat lagunekin hasi zen abentura, baina pixkanaka judoka kopurua aregotuz joan zen eta 1999an Judo Klub Lizardi sortu zuten Zarautzen.
Ametsen zelaian loratutako jokalariak
Duela urte eta erdi lagunartean sortu eta gero, futboleko lehen erregional mailara igotzea du helburu Getariako Keta Futbol Taldeak.
Urrezko ezteiak mendirik mendi
Zarauzko Pagoeta Mendizale Elkarteak 50 urte bete ditu aurten, eta makina bat jarduera nahiz ekitaldirekin ospatu dute urte osoan zehar.
Bateaz jotzea bezain eraginkor
Zarauzko Iñurritza Sofbol Taldeak ibilbide laburra du, baina guztiz oparoa. Duela 5 urte sortu zen, ikastaro batetik, eta, harrezkero, garaipen ugari lortu du txapelketetan.
Zarauzko Surf Elkarteak urteak daramatza herriko surflariekin lanean, harrobi sendoa sortzen. Hemendik hilabete batzuetara malekoian duten lokala zaharberrituko diete.
Kirol Jardunaldiak
| Eguna | Non | Kirola |
|---|
Euskara Sasoian
Sasoian PDFan
Udalen Kirol Zerbitzuak
© Urola Kostako Udal Elkartea