
Kirolari gazte
Kirol berriren bat ezagutzeko parada ezin hobea da uda, eta eskualdeko herri guztiek horretarako bidea eman diete eskolarteko neska-mutilei. Ikastaro batzuk uztailean izan badira ere, abuztuan ere aukera zabala topatuko dute. Aukeratu ezazu zurea!
Ping eta pong pilotatxoa astinduz!
Bigarren urtez, Urola Kostako Mahai-Tenis Txapelketa jokatu zuten Zarauzko Antoniano kiroldegian. Aurten iaz baino partaide gehiago izan du, gainera; guztira, 140 lagun inguru aritu dira jokoan.
Urratsez urrats zaletasuna sustatzen!
Urola Kostako Haur Ibilaldi Neurtua egin zuten Zumaian joan den martxoaren erdialdean, Inda Mendi elkarteak antolatuta. Taldetan banatuta, 400 haurrek Zumaia eta bere ingurua ezagutzeko aukera ezin hobe izan zuten.
Hiru hilabetez zehar guztia ematen aritu ondoren, Zumaiako eskolarteko eskubaloi txapelketako finalak jokatu dituzte Lubaki kiroldegian. Aurten 36 taldek hartu dute parte, eta txapeldunak honako hauek izan dira: nesketan, ’Txiribita’ taldea eta mutiletan, berriz, ‘Maria eta Jose B’ taldea.
Bi astetik behin saskibaloian trebatzeko aukera dute herriko gazteek Zumaiako Herri Eskolako gimnasioan, Zumaiako Saskibaloi Eskolaren eskutik. Iaz abiarazi zuten ekimena eta, gutxi gorabehera, 20 lagun dabiltza jolasen bidez saskibaloian jokatzen ikasten.
Ikasle atzerritarrek bertako ikasleek baino kirol gutxiago egiten dutela-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza ‘Kirolen mundu bat’ izeneko programa sustatzen ari da Zarauzko ikastetxeetan. Eskola kirola eginez, ikasle atzerritarrak modu nauralean gizarteratzea bultzatzen du.
Nesken Pilota Eskola sortu dute Aian eta bere lehen ikasturtean alebin mailako zortzi gaztetxok eman dute izena. Ekainera bitartean, palaz jokatzen trebatuko dira eta horretarako hainbat ariketa egiten dute, jolasen bidez.
Ama, harri-jasotzaile izan nahi dut!
Denbora gutxi darama harriak jasotzen, baina epe laburrean asko garatu du bere jarduna. Idoia Etxeberria oriotarrak 16 urte ditu, eta 120 kiloko harria altxatzen saiatuko da Orioko Herri Ikastolak hilaren 26rako antolatu duen herri-kirol jaialdian
Egun guztia hondartzan etzanda edo bideojokoetan murgilduta pasatzea al da udako oporrak aprobetxatzeko modua? Noizean behin egitea ez dago gaizki, baina ohitura bihurtzen denean aspergarri bilakatzen da. Opor egunak gozatzeko aukera onena kirola egitea da, eta eskualdeko herrietan horretarako eskaintza zabala topa dezakezue.
Parte-hartzaile kopurua espero zena baino murritzagoa izan zen arren, giro ederra nagusitu zen eskola kiroleko atletismoko finalean. Alebin eta infantil mailako atleta gazteek makina bat proba gainditu zuten, korrika, saltoka eta pisua jaurtitzen
Indamendi mendizale gazteen gailur
Maiatzaren 17an Indamendi Eguna ospatu zuten Zumaiako mendizaleek; aurreko urtetan baino aste pare bat geroago. Urtero bezala, Inda Mendi Mendi Bazkunak urte osoan zehar mendi irteeretan parte hartu duten gazteak omendu zituen tontorrean. Aurten, 23 gaztetxo saritu dituzte
Egun batez, ikasleak arraunlari
Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeko DBH 2ko ikasleek arraunketa ezagutzeko aukera izan dute, Ikasarrauna egitasmoaren bidez. Josu Aboitiz eta Iñaki Goikoetxea hezitzaileek gidatzen dituzte ikastaro hauek. Horietan bi saio bereizten dituzte: batetik, lehorrekoa edo teorikoa eta bestetik, berriz, uretakoa edo praktikoa.
Getariako pilotari gazteak kantxara!
Alebin eta benjamin mailakoen Eskuz Banakako 31. Txapelketa antolatu du aurten Getariako Gure Txeru Elkarteak. Guztira, 36 mutikok hartu dute parte txapelketan, eta antolatzaileak gustura agertu dira aurtengo edizioarekin. Finaleko partidak joan den martxoaren 8an jokatu zituzten Sahatsaga kiroldegian.
Garai bateko pilota berreskuratzen
Aurrez aurre jokatzen den pilota modalitate berezia da boteluzea. Garai bateko euskal artzainek asmatutako eta garatutako jolasa da, hain zuzen ere. Xiba taldearen helburuetako bat joko zahar hori berreskuratzea eta sustatzea da. Horretarako, LH 6. mailako ikasleei zuzendutako sustapen saioak egiten ari da herriz herri.
Baloiarekin lasterka, entsegua lortu arte
Zarautz Rugby Taldeak DBHko ikasleei errugbian nola jokatzen den irakasten jardun du eskualdeko ikastetxe gehienetan. Ikastaro teorikoak emateaz gain, jardunaldi praktikoak ere egin dituzte.
Batetik bestera, arrainak uretan bezala
Nagusiez gain, Zarautz Balea Igeriketa elkartea eskola kiroleko haurrez ere arduratzen da. Guztira, alebin eta benjamin mailako 40 gaztetxo inguru dabiltza aurten taldean. Gehienak zarauztarrak dira, baina tartean oriotarrak, aiarrak eta getariarrak ere badaude. Denboraldiari duela hilabete ekin zioten, gainera.
Lasterketak, jauziak eta jaurtiketak pista berrian
Atletismoa ez da korrika egitea bakarrik. Proba ugariz osatuta dagoen kirola da: abiadura eta iraupen lasterketak, jauziak, jaurtiketak... Eskola kirolaren baitan egiten diren atletismo jardunaldietan aukera zabal horretatik 5 proba lantzen dituzte. Aurten, Zarauzko Itxas Mendi auzoko pistan egiten ari dira jardunaldiak.
Hartu paleta, eta goazen frontoira!
Neskak pilotalekuetara gerturatu eta jokoan jartzea du helburu Gipuzkoako Pilota Elkarteak bideratzen duen Emakumea Pilotari proiektuak. Ekimen honek hainbat atal du, eta horietako batean ikasleei zuzendutako sustapen jarduerak biltzen dira. Urritik, Orioko eta Zarauzko ikastetxeetan ari dira ikastaroa ematen.
Ikasturte honetan bihurtu zaitez kirolari!
Eskolara, ikasturte berria hasi da eta! Uda zeinen ongi igaro duzuen eta zenbat gauza egin dituzuen kontatzen ariko zarete ikaskideok zeuen artean. Baina datozen hilabeteetan ere makina bat gauza egiteko aukera izango duzue. Besteak beste, hainbat kirol mota duzue aukeran.
Kirol Jardunaldiak
| Eguna | Non | Kirola |
|---|
Euskara Sasoian
Sasoian PDFan
Udalen Kirol Zerbitzuak
© Urola Kostako Udal Elkartea