Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Erronka

  • Esku pilotaren pauso garaikideak

    Pilotarien mugimenduak aztertu ondoren, ‘Dantza Banaka’ ikuskizuna sortu du Eneko Balerdik; kale antzerkietan antzeztu nahi du udaberritik aurrera.

  • Trindoorraren lema hiruko onenaren zain

    Zarautz eta Getaria lehiatu dira ‘Hiru Erregeen Mahaia’ irratsaioak abian jarritako emakumeen lehen trindoor lehian; zarauztarrek irabazi zuten erronka.

  • Hirugarrenean ere txapelak burutik ihes

    Beste behin bigarren mailako lau eta erdiko txapeldunorde izan da Jokin Argote, Urrutikoetxearen aurka 22-10 galdu ondoren.

  • Azken olatua gainditzeko prest

    Datorren urtean surfaren goi mailan jarraitzeko azken aukera izango du Aritz Aranburuk datorren abenduan.

  • Ehun kilometro, milaka pauso

    Zortzi ordu pasatxoz arituta, Jose Manuel Martinez Garrastizuk 100 kilometroko korrika saioa osatu ahal izan zuen.

  • Gau eta egun ergometroari itsatsita

    Joakin Gozategi eta Jose Luis Loidi bikote oriotarra ergometroari tiraka aritu zen 24 orduz; 2 orduko 6 txanda egin zituen bakoitzak

  • Enegarren aldiz txapela etxera

    Espainiako Txapelketa 25. aldiz irabazi du Jabier Puertasek. Irailean Vienan jokatuko den Munduko Txapelketa du orain buruan.

  • Olatu zipriztinak zazpigarren artean

    Bigarren urtez jarraian, saria lortu du Roberto Fuentes zumaiarrak Donostiako Surfilm Festibaleko lehiaketan; aurten Aleluia film laburra aurkeztu du

  • Asfaltoa harrotzetik ura harrotzera

    Aulki gainean iraupen luzeko lasterketak korritzeaz gain, orain arraun egokitua egitera ere animatu da Josean Iglesias oriotarra; Orio Arraun Elkarteak arraunketa egokituko taldea sortu du eta bera da arraunlarietako bat

  • Hurrengo dardoa Chicagoko dianan

    Bigarren aldiz Atlantikoa zeharkatuko du Unar taldeko Joseba Unanue oriotarrak, Chicagon jokatuko den Munduko Dardo Txapelketan parte hartzeko

  • Haizearen semea sokasaltoan

    Getarian bizi arren, oriotar petoa da Julio Aranburu. Otsaila bukaeran, bere sorterriko plazan, munduko bi marka hobetzen saiatu zen sokasaltoan.

  • Bigarrenean, baietz txapela jantzi!

    Iaz txapeldunorde izan ondoren, Maite Redondo eta Dolo Errasti bikoteak Emakumea Pilotari II. Txapelketa Irekia irabazi nahi du.

  • Marea gorria harritzarrari tiraka

    Zumaiako arraunlari batzuk giza proba jokatuko dute datorren otsailaren 8an, Zumarragan; aurrez aurre etxeko taldea izango dute.

  • Itsasoko hormen eskalatzailea

    Hawaiin antolatzen duten olatu handien surf txapelketarako gonbidatu dute Ibon Amatriain; bera izango da Europako ordezkari bakarra

  • Oriotik Santurtzira, haize berrien bila

    Santurtziko arraun taldea entrenatzeko ardura hartu du Ibon Gaztańazpik, bizitza osoa Oriorekin arraunean jardun ondoren.

  • Burdinezko gizona Ozeano Barean

    Sailkatzen direnek bakarrik hartu ahal izaten dute parte Hawaiiko ironman ezagunean, eta Ińaki Gabarain triatleta horietako bat izan da.

  • Mendeko apostua hastear dago

    Bost hilabete pasatu da ‘Izeta II.a’ eta Aimar Irigoien harri-jasotzaileek apustua egin zutenetik. Harrezkero, plaza gutxi egin du batak zein besteak, indar guztiak irailaren 28ko erronka

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

Eneida Etxabe eta Leire Baraibar: "Emakumeon arrauna jada ez da anekdota hutsa"

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa © Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info