
Berriketa
Trainerilletan sekulako erakustaldia eskaini ondoren, Getaria-Tolosak bide berari eutsi eta hasiera ona eman dio traineru denboraldiari; aurten, gainera, eskualdeko hiru talde ari dira lehian.
Goi-mailako estropadak jokatzeko eta, batik bat, Errege Kopan borrokatzeko asmoz, Zumaia-Gipuzkoa 2010 proiektua sortu dute; Pablo Tuduri da ekimenaren bultzatzaile nagusia
Realean bost urtez jokatu ostean, Bartzelonako taldean ari da gaur egun jokalari zarauztarra. Une honetan, Superligako azken fasea jokatzen ari da.
Oier Iraolagoitia, txirrindularia: «Federazioko hautatzaileek ez didate arrazoi logikorik eman»
Ziklo-krosean sekulako maila erakutsi du, hainbat proba irabazi ondoren. Errepideko denboraldiari heldu aurretik Munduko Txapelketa jokatu nahi zuen, baina Espainiako Selekzioak ez du hautatu
Espainiako Ohorezko Mailan jokatzen duen Eguzki-Orioko Bate Bizkorrak sofbol taldeak denboraldi polita osatu du. Urtea biribiltzeko, ordea, aretoko sofboleko txapelketa irabazi nahi du.
Zumaia eta Miami artean bizi da, eta bukatu berri den Euskal Herriko denboraldian hainbat garaipen lortu du; munduko binakako txapela, esaterako.
Bi denboraldi baino ez daramatza body fitnessean buru-belarri lehiatzen, eta aurten Espainiako txapela lortu du maila absolutuan.
Foso modalitateko plater tiratzaileak dira Olaskoaga eta Arrizabalaga. Aurten denboraldi bikaina osatu dute Euskal Herrian eta Espainian
Kaiku Arraun Elkartearen gidari, San Miguel Ligara itzuli da arraun entrenatzaile oriotarra. Sestaoko taldea txapeldun bihurtzea da bere erronka nagusia.
Iñigo Peña, piraguista: «Nire lehen urtean domina bat lortu nahi izatea gehiegi eskatzea litzateke!»
Madrilgo Errendimendu Altuko Zentro batean dabil piraguista zumaiarra, duela 3 urtetik. Aurten lehen urtea du senior mailan, baina jada Londresko Olinpiar Jokoetan ditu begiak
Iaz 28 lasterketetan hartu zuen parte eta horietatik 22 irabazi zituen korrikalari aiarrak; aurten ere
Haimar Zubeldia, txirrindularia: «Astana taldean dena da berdin, baina aldi berean ezberdin»
Zarautzen bizi den txirrindulariaren ibilbideak pizgarri bat behar zuen, eta bultzada hori gaur egungo talderik indartsuenak eman dio, Astanak.
Oiana Blanco, judoka: «Txapelketa txukuna jokatu nahi dut, dominaren bat etxera ekartzeko»
Europako zirkuituko lehen bi probak jokatu ditu, baina ez da horren fin aritu. Edonola ere, Europako Txapelketa jokatzeko hautatu dute.
Bere helburua lortzeko prest zegoela, besoa hautsi du lasterkari zarauztarrak. Dena dela, martxoaren erdialdean beste aukera bat izango du.
Jon Eizagirre, erremonte jokalaria: «Argi neukan agurra kantxan eman nahi nuela, zuriz jantzita»
Hilaren 24an bere ibilbideko azken partida jokatu zuen erremontista zarauztarrak; bizitza osoa pilotan jardun ondoren, uztea erabaki du.
Pozik ekin dio denboraldi berriari, azkenengo biak lesionatuta pasatu ondoren; oraindik erabat ondo egon ez arren, gustura agertu da.
Oier Aizpurua, piraguista: «Fisikoki inoiz baino hobeto nago, baina ez dut inor engainatu nahi»
Profesional gisa 12 urte egin ondoren, goi mailako kirol jarduera uztea erabaki du Aizpuruak, «psikologikoki nekatuta» dagoelako.
Kamel Ziani, korrikalaria: «Niretzat ere festa izaera du Behobia-Donostia lasterketak»
Aurten ere udazkeneko herri lasterketa ezagunenean hartuko du parte oriotarrak, azaroaren 9an; iaz bigarren postuan bukatu zuen proba.
Ainhoa Murua, triatleta: «Hobeto egin nezakeela uste dut eta horrek amorrua ematen dit»
Sukarrarekin, erorita eta min hartuta ibili da Ainhoa Murua (Zarautz, 1978) triatleta bere bigarren Olinpiar Jokoetan. Ondorioz, 28. postuarekin konformatu behar izan du; Atenasen baino 4 postu atzerago, alegia. Lasterketa hobea egin zezaken sentipenarekin itzuli da etxera, hilabetez Hego Korean eta Pekinen izan ondoren. Proba egin aurretik Jeju izeneko irlan (Hego Korea) aritu zen prestatzen.
Borja Iradier, igerilaria: «Jokoak ez dira mugatzen norberaren probetara»
Olinpiar Jokoetara iritsiko zenik sekula pentsatu ez zuen arren, Pekin ezagutzeko aukera izan du Borja Iradier (Zarautz, 1980) igerilariak uda honetan. Michael Phelps estatubatuarrak kirolaren historia letra larriz idatzi duen igerileku berean lehiatu da bera ere, bular estiloko 100 metroko proban; baina ezin izan zuen lehen kanporaketa gainditu. Hala eta guztiz ere, nazioarteko kirolarien artean bizitako esperientzia ikaragarria izan dela adierazi du igerilari zarauztarrak.
Kirol Jardunaldiak
| Eguna | Non | Kirola |
|---|
Euskara Sasoian
Sasoian PDFan
Udalen Kirol Zerbitzuak
© Urola Kostako Udal Elkartea