Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

KAE-1 Liga

Aizperroren Portugaletek jaun eta jabe jarraitzen du

Josean Olaskoaga Aizperro oriotarrak gidatzen duen Portugalete jaun eta jabe da KAE 1 Ligan. Hirutik hiru irabazi ditu, eta lehen postuan kokatu da sailkapen orokorrean. Larunbatean etxean jokatu zuten eta igandean Santurtzin, eta bietan alde nabarmenarekin eskuratu zuten bandera. Eskualdeko bi ordezkariak hobeto aritu ziren larunbatean igandean baino. Hala ere, oraindik ez dute erakutsi beraiez espero dena. Zarautz bosgarren izan zen Portugaleten, bere txandan bigarren izan ondoren; atzo, berriz, hirugarren sailkatu zen bere txandan, eta zazpigarren guztira. Hala, bosgarren kokatu da sailkapen orokorrean, 21 punturekin. Orio B bederatzigarren izan zen larunbatean eta hamaikagarren atzo. Ondorioz, hamargarren postuan dago sailkapen orokorrean, 11 punturekin.

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info