Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Euskotren Liga

Getaria-Tolosak Bilboko bandera irabazi du

Getariarrek ezin hobeto hasi dute EuskoTren Liga. Emakumezkoen lehenengo estropadak izan dira pasa den asteburuan, eta Getaria-Tolosa traineruak irabazi du Bilboko bandera. Aurten, ligaxka bi multzotan ari dira aurrera eramaten EuskoTren Liga; A taldean, Galizia, Zumaia eta Orio ari dira lehian, eta eskualdekoek bigarren eta hirugarren amaitu zuten larunbatean Camargoko (Espainia) saioa, hurrenez hurren. B taldean, berriz, Getaria-Tolosarekin batera, Bizkaia, San Juan eta Hondarribia traineruak dira lehian. Ligaxka amaitutakoan, talde bakoitzeko lehenengo bi traineruak lehiatuko dira play-off-etan. Zarautzen egingo dituzte. Hala, sailkapen orokorreko A multzoan Zumaiak bi puntu ditu, eta Oriok puntu bat. B multzoan, berriz, Getaria-Tolosa lehenengo postuan da, lau punturekin.

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info