Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Gipuzkoako Emakumezkoen Liga

Gipuzkoako ligan ere Getaria-Tolosa nagusi

EuskoTren Ligan nagusi eta Gipuzkoako Emakumezkoen Ligan ere nagusitasun hori berresten ari da Getaria-Tolosa taldea. Atzo, Zumaian jokatu zuten Gipuzkoako ligako bigarren jardunaldia, eta ia Zumaiak ezustekoa eman zuen, auzotarrei aurrea hartzelko zorian izan baitziren; bigarren luzean berdinduta joan ziren, alegia. Azkenean, getariarrek irabazi zuten bi segundo eskaseko aldearekin.

 

Zumaiako Arraun Elkartea. Estropada polita egin du Zumaia Kiroljokoak herrian, Gipuzkoako ligako bigarren estropadan. Oso gertu izan du bandera, baina Getaria-Tolosa bi segundo pasa azkarragoa izan da. Hirugarren San Juan sailkatu da hiru segundo eta erdira.

Erlojuaren aurka jardun dute sei ontziek, eta hiru horien artean egon da bandera. Ziaboga bakarrera heltzerako, Orio, Bizkaia eta Hondarribia (ziaboga estriborretik eman du) lehiatik kanpo geratu dira. Lehen luzean, hiru indartsuen arteko onena Getaria-Tolosa izan da (5.18), bigarren Zumaia Kiroljokoa (5.21) eta hirugarren San Juan (5.25). Bigarren eta azken luzean, asko estutu dira gauzak, eta egundoko lehia izan dute hirurek. Azkenean, Getaria-Tolosak irabazi du.

Horrenbestez, ligako lehen estropadan bezala, irabazle izan da, eta sailkapen nagusian sendotu egin du aurreneko postua. Zumaia bigarren da, San Juanekin berdinduta, eta liderra hiru puntura dute.

Ligako hurrengo estropada Pasai San Pedron izango da, uztailaren 23an.

Gaurko sailkapena
1. Getaria-Tolosa 10.39,13
2. Zumaia Kiroljokoa 10.41,90
3. San Juan 10.42,68
4. Orio 11.04,98
5. Bizkaia 11.13,19
6. Hondarribia 12.39,74

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info