Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

TKE-San Miguel Liga

Lehengo lepotik burua

Kantabrian aritu dira lehian San Miguel Ligako traineruak. Larunbatean Kaiku nagusitu zen Pedreñan eta igandean, Urdaibai Santanderren. Ondorioz, Bermeoko ontzia sailkapen orokorraren buru jarri da. Eskualdeko ordezkariak, berriz, lehengo lepotik burua, nahiz eta Oriok hobetze xumea izan duen eta postu bat igo da sailkapenean, hamargarrenkokatuz. Asteburuko bi estropadetan bederatzigarren egin zuen: larunbatean bere txandako onena izan zen eta igandean bigarren, Camargoren atzetik.

Joan den asten bezalaxe, Zumaia hobeto aritu zen larunbatean. Zortzigarren izan zen, nahiz eta bere txandako laugarren izan; igandean, ordea, bere txandako azkena izateaz gain, azken bigarren bukatu zuen. Sailkapen orokorrean, dena den, zortzigarren postuari eusten dio 27 punturekin.

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info