Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Kirol Jardunaldiak >> Agenda >> 0000-00-00

EgunaTokiaNonOrduaKirola
K 00ZarautzHerri kirolak

Herri kirol erakustaldia Urtetako sansebastianetan

Asteburuan hasi dira ospatzen sansebastianak Zarauzko Urteta auzoan. Ostiralean bertso afariaz gozatu zuten, Andoni Egaña eta Iker Zubeldia bertsolarien konpainian, eta larunbatean Kupela taldearen emanaldiarekin. Atzo eguerdian, mezaren eta hamaiketakoaren ondoren, herri kirol jaialdia egin zuten auzoko frontoian. Bertan aritu ziren ZKE herri kirol ataleko harri-jasotzaileak; hau da, Izeta IV.a, Izeta II.a, Urrak eta Xabat.

Era berean, auzoko ezkonduen eta neska-mutilen arteko erronkan ere hartu zuten  parte; herri kirolen zirkuitu bat osatu zuten, txingarekin, harria jasotzen, trontzan eta lokotxa biltzen. Aratz eta Olatz trikitilariek girotu zuten goizeko jardunaldia. Arratsaldean, 18:30ean, erromeria izan zuten Elustondo anai-arrebekin.

Sebastian Deunaren egunean, urtarrilaren 20an, meza izango da 10:30ean, eta, gero, hamaiketakoa egingo dute auzo elkartean. Datorren asteburuan, berriz, jaiekin jarraituko dute.

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info