Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Kirol Jardunaldiak >> Agenda >> 0000-00-00

EgunaTokiaNonOrduaKirola
K 00ZarautzErrugbia

Gaurtik aurrera aurkez daitezke lanak Garagardo Azokako kartel lehiaketara

Urtero legez, Zarautz Rugby Taldeak kartel lehiaketa antolatu du aurten ere, Zarauzko  XVI. Garagardo Azokaren harira. 18 urtetik gorako edonork har dezake parte eta bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake lehiaketara. Norberak nahi duen estilo eta teknika erabil ditzake kartela osatzeko. Neurriari dagokionez, DIN A3ko izan beharko du eta formatu digitalean zein paperean aurkeztu beharko da.

Honako mezua gehitu beharko zaio diseinuari: Zarauzko XVI. Garagardo Azoka. Martxoak 23tik -28ra (Munoan). Eguerdiko 12etatik gaueko 1era. Horrekin batera, azokan bertan zerbitzatuko dituzten garagardoen logoak ere atxiki beharko zaizkio. Logo horiek Garagardo Azokaren webgunean aurki daitezke edota Zarautz Kirol Elkarteko bulegoan eskuratu, CD batean. Halaber, 5 zentimetroko tartea utzi beharko da kartelaren behekaldean, antolakuntzak bere irudiak jar ditzan.

Lanak kirol elkarteko bulegora eraman beharko dira, gaurtik hasi eta otsailaren 12ra bitartean, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara bitartean, astelehenetik ostegunera eta ostiraletan 10:00-14:00 artean. Kartazal itxi batean aurkeztu beharko da kartela, egilearen daturik zehaztu gabe. Kartazalaren barruan gehitu beharko dira parte-hartzailearen datu pertsonalak eta NANaren fotokopia bat.

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info