Kirol Elkarteen Eskuliburua

Kirol Elkarteen Eskuliburua
 

Lehiaketa oinarria

A. ‑SENIOR MAILAKO HONDARTZAKO FUTBOL TXAPELKETA

BALDINTZAK

1. ‑IZEN EMATE EPEA: irailaren 17tik urria­ren 4ra. 10etatik 13etara eta 17etatik 19etara.

2. PREZIOA TALDEKO:

IZEN EMATEA: 460

BERMEA: 90

Taldea izena emanda egoteko, izen ematea eta bermea ordaintzea ezinbestekoa izango da.

3. BERMEA JASOTZEKO EPEA: txapelketa bukatu eta 30 egunera amaituko da.

4.‑ ‑AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

  • Jokalarien, ordezkariaren eta arbitroaren fitxa bikoiztuak.
  • Partaideen argazki bana.
  • NAren fotokopia.
  • Parte hartze inprimakia beteta.

5. ADINA: txapelketan parte hartzeko gu-txieneko adina 18 urte izango da.

6. JOKALARIAK: talde bakoi­tzean gehienez 18 partaide onartuko dira eta gutxienez 11. Jokalari berriei alta emateko epea: abenduak 31.

7. ARBITROA: talde bakoitzak bere arbitroa aurkeztu beharko du.

8. FITXAK: jokalari, arbitro eta ordezkari bakoitzeko 2 fitxa egin behar dira eta txapelketako jardunaldia hasi baino 48 ordu lehenago aurkeztu.

9. ASEGURUAK: jokalari eta arbitro bakoi-tzak bere asegurua izango du.

10. FITXA BERRIAK AURKEZTEA: jokalari berriak sartu ahal izateko, fitxak astebete lehenago aurkeztu beharko dira.

11. BILERA ETA ZOZKETA EGUNA: txapel­keta hasierako bilera eta taldeen zozketa, urriaren 7an, goizeko 11etan izango da Arin Kirol elkartearen egoitzan

ARAUTEGIA

1. ‑Partidak hasi baino 15 minutu lehenago, taldeetako ORDEZKARIek akta bete beharko dute. Jokalarien izen-abizenak eta dortsal zenbakiak jasoko dira agirietan.

2. ‑Taldea egutegiko lehenengo lekuan agertzen bada, derrigorrezkoa izango da arbitroa bertaratzea.

3. ‑ARBITRO guztiek, partidak hasi baino 30 minutu lehenago hondartzako are­toan egon behar dute.

4. ‑Arbitroak eskatuz gero, talde fitxak aurkeztea derrigorrezkoa izango da.

5. ‑Kamisetak zenbakidunak eta taldekide guztientzat berdinak izango dira. Par­tida berean bi taldeen kamisetak kolore berekoak izanez gero, BIGARREN TOKIAN IZENDATUTA dagoen taldeari dagokio kamiseta aldatzea.

6. ‑Partidetan talde bakoitzak lau aldaketa egin ditzake. Aldaketa egin ondoren irten den jokalaria ezingo da berriro jokatzera sartu.

7. ‑Partidaren LEHENENGO ZATIKO edozein momentutan osa daiteke taldekide kopurua. Jokalari horien izenek hasieran osatutako aktan agertu beharko dute.

8. ‑Talde guztiek jardunaldia hasi baino 15 minutu lehenago egon behar dute dagokien lekuan. Partida jokatzeko gutxieneko taldekide kopurua 7 izango da. Gutxieneko hori bilduko ez balitz, azaldutako jokalariek hondartzako
aretora bertaratu beharko dute eta euren izen-abizenak eman, zigorrik ez
jasotzeko.

9. ‑Talderen batek jardunaldia jarraitu nahi izango ez balu, arbitroak partida bukatutzat emango luke. Talde hori txapelketatik KANPORATUA geratuko li-tzateke eta 5 URTEZ ezingo luke txapelketan parte hartu.

10. ‑Talde guztiei egokituko zaie jardunaldi bat jokalekua markatzeko. Horretarako, antolatzaileek esandako egunean eta orduan, GUTXIENEZ 6 PERTSONEK azaldu beharko dute. Jarraituko den hurrenkera, taldeak egiteko osatutako zerrenda bera izango da.

11. ‑Talde bakoitzak bere ate, sare eta banderatxoak jasoko ditu. Jokalekua bi taldeen artean markatuko dute; area, berriz, arbitroak. LEHENENGO taldeari dagokio JOKALEKUAREN ZENBATZAILEA jasotzea.

12. ‑Jokalariek oinutsik jokatu behar badute ere, gomazko errefortzurik gabeko galtzerdiak erabiltzea onartuko da.

13. ‑Taldea txapelketatik kanporatuko balute zuzenean bermea galtzeaz gain, talde horrek sartutako golak eta puntuak ez lirateke kontuan izango.

14. ‑Partida bat atzeratzeko bi taldeek ados egon behar dute. Eskakizuna idatziz, bi ordezkariek sinatuta, helarazi beharko zaie antolatzaileei, jardunaldia baino 8 egun lehenago. Horrela egiten ez bada, ezinezkoa izango da jardunaldia atzeratzeko baimena eskuratzea. Ba­tzor­dea­ren erabakia apelaezina izango da.

15. ‑Erabilitako ateak eta gainontzeko ma­terial guztia partida amaitu eta hurrengo 15 minutuetan eraman beharko da hondartzako aretora.

16. ‑Partidak ezarritako orduan hasiko dira. Ordurako bertaratzen ez diren taldeek zigorra jasoko dute.

17. ‑Talde bakoitzak arauzko baloia aurkeztu beharko du. Adostasunik ez badago arbitroak aukeratuko du zein baloirekin jokatu.

18. ‑Egon daitezkeen kexa zein erreklamazioak idatziz eta partidaren aktaren kopiarekin batera txapelketa batzordeari helaraziko zaizkio, partida amaitu eta bi eguneko epean. Batzordearen erabakia apelaezina izango da.

19. ‑Arbitroaren arautegian Nazioarteko Futbol Federazioak (FIFA) adierazitako arau berberak jarraituko dira honako hau salbu: jokoz kanpoa, arearen aurrealdeko marratik aurrerakoa izango da.

20. ‑Kapitainak eta ordezkariak desberdin-tzeko derrigorrezkoa izango da besokoa eramatea.

21. ‑Futbol Federazioren batean izena emanda dagoen jokalariak ezin izango du txapelketa honetan parte hartu.

22. ‑Talde bateko jokalariren batek txapelketa honetan ez jarraitzea erabakiko balu, HIRU URTEKO zigorra jasoko luke.

23. ‑Txapelketa bukatu ondoren BERMEA JASOTZEKO HILABETEKO epea izango dute taldeek. Epe hori bukatu ondoren bermea antolatzaileentzat izango da.

24. ‑Fitxak Arin kirol elkartearen egoitzan egingo dira jardunaldia baino lau egun lehenago. Hondartzako aretoan ez da fitxarik egingo.

25. ‑‑Jokalariren bati baja eman nahi izanez gero, taldeak 18 € ordaindu beharko ditu. Fitxak ABENDUAREN 31 arte egin daitezke.

26. ‑Kanporaketetan ez da luzapenik egingo, txapelketako finaleko ligan izan ezik.

27. ‑Sailkapenean hiru berdinketa izango balira, ezarritako arauen arabera erabakiko litzateke sailkapena.

28. ‑Lehiaketa batzordeak EZ DU ONARTUKO partidan zehar arbitroa aldatzea, justifikatutako kasuetan izan ezik.

ARAUTEGIA EZ BETETZEAK, KASU GUZTIETAN ZIGORRA DAKAR.

 

LEHIAKETA BATZORDEA

ZIGORRAK

  • Arbitroa iraintzea edo mesprezuak egitea: 3-10 partida jokatu gabe eta isuna.
  • Arbitroa erasotzea edo erasotzen saia-tzea: berehalako kanporatzea, 3 urteko zigorra eta isuna ezarriko zaizkio eraso-tzaileari.
  • Aurkakoa erasotzea: 2-6 partida jokatu gabe eta isuna.
  • Aurkakoa iraintzea edo eraso bat uxa-tzea: 1-3 partida jokatu gabe.
  • Joko bortitzak, lesioa badakar: 3-8 partida jokatu gabe eta isuna.
  • Gaizki jantzitako jokalari bakoitzeko: 18 €.
  • Partida hasi eta 15 minutura akta ez betetzea: 12 €.
  • Akta behar bezala ez betetzea (izen eta abizenekin): 6 €.
  • Aktan zigortutako jokalariaren izen-abizenak ez jartzea: 18 €.
  • Ordezkariek jokaera txarra izango balute, isuna jasoko lukete.
  • Materiala epez kanpo eramatea: 24 €.
  • Jokalekua markatzera 6 pertsona baino gutxiago joatea: 150,25 €. Taldeak txapelketan parte hartzen jarraitu ahal izateko zigor hori hurrengo jardunaldia baino lehenago ordaindu beharko du. An­to­la­kun­tzari irainak: 3-10 partida jokatu gabe.
  • Partida hasieran beharrezkoak diren jokalariak ez agertzea: partida galdutzat  eta 30euroko isuna. Berriro gertatuko balitz, txapelketatik kanporatuko lirateke.
  • Lesio gogorra gertatuz gero, jokalaria ordezkatu ahal izango da. Horretarako beharrezkoa izango da mediku txostena aurkeztea.
  • Fitxak arbitroari ez aurkeztea: partida galdutzat  eta 30euroko isuna.
  • Arbitroa ez aurkeztea: 120,20 euroko isuna.
  • Taldeari dagokio ateko sareak eta bestelako materiala jokalekura eramatea eta berriro gordetzea. Arau hori betetzen ez duen taldeari honako isunak ezarriko zaizkio:
    Sareak ez jasotzea: 60,10

    Banderatxoak ez jasotzea: 12
     €
    Jokaleku zenbatzailea ez jasotzea: 24
    Jasotzen ez den ateko zati bakoitza: 18  
  • Lehiaketa batzordeak erabakiko du gerta daitezkeen bestelako arau-hausteei nolako zigorra ezarri. Horretarako, futbol federazioaren arautegia hartuko da kontuan

 

HONDARTZA FUTBOLEKO
LEHIAKETA BATZORDEA

 
 

Lege oharra | Irisgarritasuna