Kirol Elkarteen Eskuliburua

Kirol Elkarteen Eskuliburua
 
 
 
 

Ohiko Galderak

Euskal Herriko Kirolari buruzko 14/1998 Legeak 5. artikuluan dioenaren arabera, Gipuzkoako foru organoei dagokie herrialdeko kirol klub, federazio eta erakundeei aholku teknikoak eta laguntza ematea.

Eskumen horretaz baliatuz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak aholku zerbitzu bat dauka bere webgunean, beren funtzio eta lege obligazioei buruz aholkuak jaso nahi dituzten kirol klub, federazio eta erakundeen xedera dagoena.

Eskuliburu honetan kirol elkarteentzat baliagarriak izan daitezkeen gaiak edo galderak jaso ditugu. Nolanahi ere, kontsultaren bat egin nahi izanez gero, Kirol Zuzendaritzarekin harremanetan jarri besterik ez duzu:

Kirol Zuzendaritza. Gipuzkoako Foru Aldundia.

Gipuzkoa plaza z.g 20.004 Donostia

Telefonoa: 943 11 24 97

http://www.gipuzkoa.net/kirolak/

 

01. Zer-nolako dokumentazioa aurkeztu behar da klub bat sortzeko? Non?

Pertsona bakarreko administrazio organoa duten klubak badira:

  • Estatutuak (behar den pertsona kopurua: 3)
  • Klubaren eraketa akta (behar den pertsona kopurua: 3, ez du notaritzatik pasa behar)

Zuzendaritza batzordea duten klubak badira:

  • Estatutuak (behar den pertsona kopurua: 5)
  • Klubaren eraketa akta (behar den pertsona kopurua: 3, ez du notaritzatik pasa behar)

Nortasun juridikorik gabeko kirol elkarteak badira:

  • Ziurtagiri eredua
  • Barne arauak

Dokumentazioa aurkezteko tokia:

EUSKO JAURLARITZA
Donostiako Kulturako Ordezkaritza
Andia kalea, 13
Telefonoa: 943-022966
Telekopia: 943-022965
Kirol Entitateen Erregistroko e-posta:kirolak@ej-gv.es

http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-518/eu/contenidos/informacion/modelos estatutos/eu_6467/eu_indice_entidades_depor.html

 

02. "Kirol kluba" izan edo "kirol helburuko elkartea" izan, ba al dago alderik bata eta bestea eratzeko orduan?

Lehen.- Kirol helburuko elkarte mota bat da kirol kluba. Hau da, kirol klubak ere kirol helburuko elkarteak dira, baina beste bat kirol helburuko elkarte guztien artean (kirol federazioak, kirol taldeak, kirol federazioen elkarteak edo batasunak eta abar).

Bigarren.- Komeni dira bereiztea, batetik, elkarteen araudi orokorraren arabera eratuta dauden kirol helburuko elkarteak (Elkarteei buruzko EAEko 3/1988 Legea eta 2002ko martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoa, elkartze eskubidea arautzekoa), eta, bestetik, araudi berezi baten arabera eratutakoak (federazioak, klubak eta elkarteak, adibidez).

Hirugarren.- Jar dezagun kirol helburuko elkarte baten sustatzaileek nahi dutela kirol lehiaketa ofizialetan parte hartu, dagozkien federazioetan izena eman edo administrazioaren kirol programetako laguntza publikoen gehiengoaz baliatu eta, horregatik, EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan izena eman behar dutela, kirol kluba eratzea izango litzateke kasu horretan egokiena. Aldiz, elkartearen helburuak beste batzuk baldin badira, guztion kirol praktika sustatzea adibidez, ez daude kirol kluba eratzera behartuta. Horientzat nahikoa izango litzateke Elkarteei buruzko EAEko 3/1988 Legearen arabera elkarte arrunt bat sortzea. Kirol klubak eratzeko arauak hetsiagoak dira araubide orokorreko elkarteak sortzekoak baino, hau da, araubide orokorreko elkarteak eratzea errazago da. Adibidez, kirol klubak eratzeko bost pertsona behar dira eta hiru, berriz, araubide orokorreko elkarteak eratzeko.

Laugarren.- Kirolari buruzko gaur egungo 14/1998 Legearen arabera, bakarrik kirol klubak (nortasun juridikoa dutenak) eta kirol elkarteak (nortasun juridikorik ez dutenak) era daitezke. Lege horrek kendu egin zuen nortasun juridikoko kirol elkarteak sortzeko aukera. Nortasun juridikorik ez duten kirol elkarteen eredua baliagarria izaten da, esate baterako, organismo publikoen eta enpresen kirol sailentzat.

Bosgarren.- Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz gain, beste batzuk ere jaso ditzakezu. Izan ere, EAEko Kirolari buruzko 14/1998 Legeko 42.3 artikuluaren arabera, "kirol gaietan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak laguntza teknikoa eta aholkularitza eskainiko dizkie kirol erakundeak sortzeko proiektuak dituztenei".

Seigarren.-www.kultura.ejgv.euskadi.net web orrian informazio gehiago dago kirol kluben eta elkarteen eraketari buruz. Sorrera-akten eta estatutuen ereduak ere badaude bertan. Gaztelaniaz eta euskaraz kasu guztietan.

 

03. Zer-nolako diru laguntzak daude klubentzat?

  • Ohiko jarduera.
  • Jarduera berezien antolaketa.
  • Formazio programak eta kirol titulazio ofizialak lortzeko programak.
  • Ohiz kanpoko joan-etorriak eta eskola kiroleko teknifikazioko jardueretarako joan-etorriak.
  • Kirol eta informatika materiala.
  • Ezgaitasuna duten pertsonentzako kirol jardueren antolaketa.
  • Guztientzako kiroleko jarduerak.
  • Boluntarioak sortzea.
  • Mugaz gaindiko jarduerak eta programak.
  • Lankidetza proiektuak, emakumeek kirol jardueraren alor guztietan parte har dezaten sustatzea helburu dutenak, bereziki errendimenduko kirolari dagokionez, edota kirolari gazteak goi errendimendura iristeko ibilbide osoa bermatuko duten kirol egiturak sortzea edo sendotzea xede dutenak.

http://www.kirolzerbitzua.net/ventanilla/ventanilla2-3b-e.asp

 

04. Zer-nolako zerga onurak ditu enpresa batek kirol klub baten babeslea izateagatik?

Nolako babesa den eta nolako babeslea den:

1) Publizitate babesa

  • Pertsona juridikoak: Sozietateen gaineko Zerga.
    * Gastu kengarria.
  • Pertsona fisiko enpresariak edo profesionalak zuzeneko zenbatespenean: PFEZ.
    * Gastu kengarria.

2) Publizitateaz besteko babesa:Dohaintzak

  • Pertsona juridikoak: Sozietateen gaineko Zerga.
    * Gastu kengarria.
  • Pertsona fisiko guztiak: PFEZ.
    * Kuotaren kenkaria (% 30).

3) Publizitateaz besteko babesa: Enpresen arteko lankidetza hitzarmenak

  • Pertsona juridikoak: Sozietateen gaineko Zerga.
    * Gastu kengarria.
  • Pertsona fisiko enpresariak edo profesionalak zuzeneko zenbatespenean: PFEZ.
    * Gastu kengarria.

4) Lehentasunezko jarduerak eta programak.

  • Pertsona juridikoak: Sozietateen gaineko Zerga.
    * Gastu kengarria eta kuotaren kenkaria (% 18).
  • Pertsona fisiko enpresariak edo profesionalak zuzeneko zenbatespenean: PFEZ.
    * Gastu kengarria eta kuotaren kenkaria (% 18).
  • Gainontzeko pertsona fisikoak: PFEZ.
    * Kuotaren kenkaria (% 30).

Dena dela, argibide gehiagotarako jo ezazu KIROLGIra (http://www.kirolgi.org) edo eskatu dibulgaziozko liburuxka Kirol Zerbitzuan (Tel. 943-112497, e-posta: kirolak@gipuzkoa.net)

 

05. Zer baldintza bete behar da zerga onurez baliatzeko?

  • Publizitate babesaren kasuan ez zaie aurre baldintzarik jartzen hartzaileei. Beraz, edozein subjektu izan daiteke kirol babesa jasotzeko gai: federazioa, kluba, herri administrazioa, kirol zerbitzuetako enpresa, kirolaria, eta abar.
  • Publizitateaz besteko babesaren kasuan (dohaintzak eta enpresen arteko lankidetza hitzarmenak), babesaren hartzaileek herri onurakotzat jotakoak izan behar dute, eta baldintza batzuk bete behar dituzte, alegia, irabazi asmorik gabeko entitateen eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarrien zerga erregimenari buruzko 2004ko apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak 5. artikuluan ezarritakoak, edo herri administrazio bat izan.
  • Lehentasunezko jarduera eta programen kasuan, lehentasunezkotzat jotakoak izan behar dute. Prozesu hori urtero egiten da, foru dekretu eta foru agindu baten bitartez.

Dena dela, argibide gehiagotarako jo ezazu KIROLGIra (http://www.kirolgi.org) edo eskatu dibulgaziozko liburuxka Kirol Zerbitzuan (Tel. 943-112497, e-posta: kirolak@gipuzkoa.net)

 

06. Ikastetxe batek eskola igeriketako kanpainan parte hartzen du, baina beste herri bateko igerilekura joan behar du. Ba al da inolako diru laguntzarik joan-etorrietarako? Eta urritasunak dituzten haurren begiraleentzat?

Joan-etorriak igeriketa kanpainako diru laguntzaren barruan hartzen dira kontuan (Ikus diru laguntza oinarrien 8. Eranskina). Igeriketa ikastaroan parte hartzen duen ikasle bakoitzeko ematen zaie diru laguntza udalei edo ikastetxeei. Diru kopurua normalean urtero aldatu ohi da. 2004-2005eko ikasturtean diru kopuru hauek izan dira:

  • Jarduerak udalerriaren barruan dauden igerilekuetan egiten dituzten udalek edo ikastetxeek 6 euroko laguntza jasoko dute ikastaroan parte hartzen duen ikasle bakoitzeko.
  • Jarduerak udalerritik kanpo dauden igerilekuetan egiten dituzten udalek edo ikastetxeek 7,20 euroko laguntza jasoko dute ikastaroan parte hartzen duen ikasle bakoitzeko.

Badago diru laguntza lerro bat ikasle ezinduentzako kirol jarduerak antolatzeko (Ikus diru laguntza oinarrietako 11. Eranskina).

http://www.kirolzerbitzua.net/ventanilla/ventanilla2-3d-e.asp (8. eta 11. eranskinak)

 

07. Eskola kirolean parte hartzen dutenek ba al dute aseguru medikorik? Zer sartzen da aseguruan?

Ez. Eskola kiroleko jarduera programako edozein jardueratan parte hartzen dutenek, entrenatzaileak eta ordezkariak barne, GFAn izen emanda badaude, aseguru poliza bat izango dute. Aseguru poliza horrek kirola egiteak dakartzan arriskuen estaldura bermatuko die ondoko kasuetan: 

  • Erantzukizun zibila.
  • Gorputz atalen galerengatiko kalte-ordainak.
  • Elbarritasuna eta heriotza.

Estaldura hori inoiz ere ez dagokio osasun laguntzari. Osasun laguntza estaltzen duen beste aseguratzailerik ez badago, Osakidetzak hasierako presako osasun laguntza ez-espezifikoa estaltzen du era publikoan eta dohainik.

 

08. Aldundiak antolatzen al du kirol jarduerarik urtean zehar? (esaterako, eski ikastaroak, aerobica uretan, eta abar) Bestela, nora jo behar dut?

Zeinentzat diren jarduerak:

6 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat:

GFAk antolatzen ditu eskola kiroleko jarduera programaren barruko sustapen jarduera guztiak. Uda partean udalek ikastaroak antolatzen dituzte GFAk diruz lagunduta eta UDA kanpainaren barruan sartuta.

http://www.kirolzerbitzua.net/eskolakirola/op8-2eus.asp (Sustapen jarduerak eta UDAkoak)

16 urtetik gorakoentzat:

Udalek eskaini ohi dituzte ikastaroak urtean zehar egiteko eta UDA kanpainaren barruan egiteko. Federazioek ere antolatzen dituzte ikastaroak urtean zehar. Argibide gehiago kasuan kasuko udaletxeetan edo federazioetan

http://www.kirolzerbitzua.net/agentes/agentes1-e.asp (Federazioen eta udal zerbitzuen zerrenda)

 

09. Helduek urtean zehar ariketa fisikoa egitea diruz lagunduta al dago?

Ez. Jolas kiroleko programetan edo planetan laguntzen zaizkie diruz udalei, federazioei eta klubei.

10. Ehiza eta arrantza baimena berritzeko, nora jo behar dut?

Dagokion lurralde federaziora:

http://www.kirolzerbitzua.net/informacion/infor5-c-e.asp?entidad=83 (Gipuzkoako Ehiza Federazioa)

http://www.kirolzerbitzua.net/informacion/infor5-c-e.asp?entidad=71 (Gipuzkoako Arrantza Federazioa)

11. Ehiza eta arrantza baimena lortzeko azterketaren emaitza jakinarazteko modurik bai?

Dagokion lurralde federaziora:

http://www.kirolzerbitzua.net/informacion/infor5-c-e.asp?entidad=83 (Gipuzkoako Ehiza Federazioa)

http://www.kirolzerbitzua.net/informacion/infor5-c-e.asp?entidad=71 (Gipuzkoako Arrantza Federazioa)

12. Udaletxe bateko kirol teknikariaren plaza batera aurkezteko asmoa daukat. Non eskura dezaket gai zerrenda?

 

13. Gipuzkoako gazte bat Bartzelonan dago teniseko teknifikazio zentro batean. Ba al du diru laguntzarik?

Ez, non eta aurreko urtean etorkizuneko kirolari izendatu eta horregatik Gipuzkoako Foru Aldundiari diru laguntza eskatu dioten (4. Eranskina, 2005eko otsailaren 22ko 8/2005 Foru Dekretuarena).

http://www.kirolzerbitzua.net/ventanilla/ventanilla2-3b-e.asp

14.Emandako diru laguntzaren tramitearen jarraipena

Kirol Zerbitzua
Helbidea: Gipuzkoako plaza, z.g.
2004 Donostia
Telefonoa: 943 11 24 97 / Telekopia: 943 42 45 18
Posta elektronikoa: kirolak@gipuzkoa.net
Web orria: www.gipuzkoa.net/kirolak

15.Klub batek jakin nahi du zer onura dauzkan bere kirolari batek, etorkizuneko kirolarien programan sartuta badago.

 

16.Klub batek jakin nahi du zer onura dauzkan bere kirolari batek, etorkizuneko kirolarien programan sartuta badago.

Zarauzko Kirol Bulegoa (telefonoa/telekopia: 943-130067 e-posta: dep.zarautz@gipuzkoa.net)

Astelehen eta ostegunetan: 09:00 - 13:00 eta 15:00 - 18:00

Irungo Kirol Bulegoa (telefonoa/telekopia: 943-630351 e-posta:dep.irun@gipuzkoa.net))

Asteazken eta Ostiraletan: 09:00-13:00 eta 15:00-18:00

Eibarko Kirol Bulegoa (telefonoa/telekopia: 943-207071 e-posta:dep.bergara@gipuzkoa.net)

Asteazken eta ostiraletan: 09:00 - 13:00 eta 15:00 - 18:00

Ordiziako Kirol Bulegoa (telefonoa/telekopia: 943-889545 e-posta: dep.bergara@gipuzkoa.net)

Astelehen eta ostegunetan: 09:00 - 13:00 eta 15:00 - 18:00

Donostialdeko Kirol Bulegoa (telefonoa: 943-473171 telekopia: 943-459593 e-posta:ofcodpte@gipuzkoa.net))

Astelehen eta Ostegunetan: 09:00-14:00 eta 16:00-19:00

Donostiako Kirol Bulegoa (telefonoa: 943-481848 telekopia: 943-464362)

e-posta:gotzon_bandres@donostia.org / jignacio_mallaina@donostia.org

Astelehen eta ostiraletan: 09:00 - 14:00

 

17. Eskola kiroleko lizentziak tramitatzea, ematea eta prestatzea.

 Nola eskatzen dira?
Ikastetxeen edo kluben bitartez.

 Noiz eskatzen dira?
· Taldeen izen ematea: irailaren 30a arte.
· Partaideen izen ematea: urriaren 15a arte.
· Partaideak zerrendan sartu eta zerrendatik kentzea: azaroaren 30a arte.

Noiz jasotzen dira?
Urtarrilaren lehen hamabostaldian.

 Nola prestatu lizentzia?

Ikaslearen argazki batekin eta gurasoek sinatutako lizentziarekin eskualdeko kirol bulegoetara joan behar da, eta han Foru Aldundiaren zigilua jarriko diote lizentziari.

Ezinbesteko betebeharra da fase eta lehiaketa hauetarako:

* Gipuzkoako Txapelketaren amaierako fasea.

* Futbol, saskibaloi eta eskubaloiko infantilen kategoriako parte hartzeko lehiaketak

* Euskadiko Eskolarteko Jokoak.

 

18. Tabakoaren kontrako legearen aplikazioa kirol instalazioetako tabernetan.

Tabakoaren kontrako legeak jasotzen dituen arauen arabera eta literalki kontuan hartuz gero, ondorengoa esan daiteke:

1.- Taberna kirolgune batean kokatzen bada, kirol instalazioetarako eta ikuskizun publikoak egiten diren lekuetarako ezarritako debeku erregimena aplikatuko zaio tabernari. Kasu horretan, Legeak kirok instalazioetan erretzea debekatzen du, kanpoko instalazioak ez baldin badira behintzat.

2.- Kanpoko kirol instalazioetan ondorengo zalantza sortzen da: erretzeko aukera kanpoko instalazioko gune edota instalazio guztietara hedatzen den nahiz eta gune itxiak izan (taberna, aldagela, bulego, etab.) edota soilik kanpoko gunea duten instalazioetara mugatzen den.

Legearen gure interpretazioa ondorengoa da: debekua mantendu egiten dela kanpoan ez dauden guneetan, hau da, gune itxi horietan. Adibide gisa, atletismoko pista batean (gune itxirik ez badago) erretzea legoke, baina ez kirol instalazio horretako tabernan, aldageletan, bulegoan, erizaindegian, etab.

3.- Kirol instalazioetako tabernen erregimena ez da beste tabernen berdina. Taberna kirol instalazio batetan kokatzen bada, kirol instalazioetarako eta beraien barrundegi edota bulegoetarako ezarritako debekupean aurkituko da (Legeko 8.1.c artikulua).

 
 

Lege oharra | Irisgarritasuna