Kirol Elkarteen Eskuliburua

Kirol Elkarteen Eskuliburua
 

Data

Data adierazteko bi era nagusi daude, zifra edo letra bidez. Bakoitzak bere berezitasunak ditu eta arreta eskaini behar zaie.

a. Zifra bidez:

Data era honetan idazten dugunean, oso kontuan izan behar dugu elementuen hurrenkera. Ohikoa izaten da gaztelaniaren ordena erabiltzen duten ereduak ikustea. Euskarak, ordea, beste logika bati erantzuten dio. Horregatik, jakin behar dugu data zifraz eman nahi dugunean, ahoz erabiltzen dugun hurrenkera bera erabili behar dela. Hau da, hasieran urtea, ondoren hilabetea, eta azkenik, eguna.

GAZTELANIAZ EUSKARAZ
22 - 08 - 2003 2003 - 08 - 22

 

b. Letra bidez:

Bestalde, letraz adierazteko, dataren osagaien ordenaz gain, horien idazkerari buruzko hainbat ezaugarri jakitea komeni da. Esaterako,

Urtea kontsonantez ala bokalez amaitzen den izan behar da kontuan:

  • Bokalez amaitzen denean -ko jarri behar da urtearen ondoren: 2000ko, 2003ko, 2004ko....
  • Kontsonantez amaitzen denean, berriz, -eko gehitu behar da, honela, 2001eko, 2005eko...

Hilabeteari -aren bukaera erantsiko diogu

GAZTELANIAZ EUSKARAZ
2 de agosto de 2003 2003ko abuztuaren 2a
4 de octubre de 2005 2005eko urriaren 4a

Horretaz gain toki izena jartzeko bi aukera dituzu:

a) Herriaren edo hiriaren izen soila jartzea. Ondorioz, dataren bukaeran aipatzen den eguna ere markarik gabe joango da.

b) Bai tokiari bai egunari, non adierazteko bukaera erantsita. Kontuan izango dugu, beraz, hitza bokalez amaitzen denean -n erantsiko diogula eta, kontsonantez amaitzen denean,
-en.

GAZTELANIAZ EUSKARAZ
Zarautz, 26 de junio de 2003 a) Zarautz, 2003ko ekainaren 26a
b) Zarautzen, 2003ko ekainaren 26an
Zumaia, 26 de junio de 2003 a) Zumaia, 2003ko ekainaren 26a
b) Zumaian, 2003ko ekainaren 26an

 

 
 

Lege oharra | Irisgarritasuna