Orokorra
Zarauzko ENBATA trainerua bosgarren sailkatu da 2011. urteko KAE/ARC 1. mailako Ligako azken sailkapen orokorrean azken bi estropadetan bosgarren izan ondoren. Portugaleteko Jarrillera ontziak irabazi ditu azken bi estropadak eta eurentzat izan da KAE 1. mailako Liga. Ondorioz, Portugaletek Zierbanarekin batera jokatuko du San Miguel Ligara igotzeko kanporaketa eta Camargo eta Orio izango dituzte aurkari.
Larunbata arratsaldean Zierbanan Petronor bandera jokatu zen. Nahiz eta iragarkiek 2 metroko olatuak igorri ez zen horrelako itsaso zakarrik izan eta arraun egiteko eguraldi paregabea eta itsasoa egoera bikainean zegoen estropada hasi zen unean. Petronor bandera hiru txandetan jokatu zen. Lehen txandan lehiatu ziren lau traineruen artean Hondarribiarrak garaile izan ziren, Orio B bigarren izan zelarik. Bigarren txandan bigarren kaletik lehiatzea suertatu zitzaion Gaizka Garmendia patroiak gidaturiko ENBATA traineruari. Epaileen iritziz, beste inro ez baitzen konturatu zarauztarrak bandera jaitsi baino lehen irten omen ziren eta irteeran aurreratzeagatik 3 segundukin zigortuak izan ziren. Lehen ziabogara Deustu, Santurtzi eta Zarautz elkarrekin iritsi ziren, denbora berdina eginaz baina poparean oso estropada bikaina eginaz bigarren ziabogara ENBATA lehena iritsi zen Deustu 4 segundutara eta Santurtzi 7ra sartu zirelarik. Ziabogatik ateratzean hirugarren kaletik zetorren Santoņako trainerua oztopatzeagatik epaileek beste 3 segundutako zigorra eman zioten zarauztarrei. Laugarren luzean ere oso ondo moladatu ziren zarauztarrak eta azkenean txanda erraz irabazi zuten 20.42 denbora eginaz baina 6 segundu gehiago erantsi zizkioten epaileek, azkenean 20:48 denbora eginaz. Benetan zorte txarra izan zuten ENBATAko arraunlariek estropada ona egin baitzuten. Hirugarren txandan KAE 1. mailako Ligako sailkapeneko lehen lau traineruak lehiatu ziren. Hirugarren ziaboga ematean Lekittarra traineruak 5 segundu ateratzen zizkion Portugaleteri baina azken luzean lehen kaleko olatuak egoki aprobetxatuz Portugalete izan zen garaile 20:10 eginaz eta Lekittara segundu bakar batera sailkatuz. Hirugarren Zierbana izan zen. Donostiarrak 20:44 denbora egin zuen beraz zarauztarrak baino bi segundu gehaigo bain azkenean laugarren sailkatu ziren zarauztarrak bosgarren izanik.
Igande goizean Santoņan jokatu zen KAE 1. mailako Ligako azken estropada. Estropada Santoņako eremu baldarrean jokatu zen erlojupean bi kaletatik. Lehen txandan sailkapen orokorreko azken sei traineruk parte hartu zuten eta berehala ikusi zen bi kaleen artean sekulako aldea zegoela, arraun elkarteko entrenatzaile batzuek ziotenez ia 7 metroko diferentzia zegoela kale batetik bestera euren GPS aparailuen neurketak kontuan harturik. Diferentzi handi hauek ikusita estropadako epaileek berriro estropada eremua neurtzera joan behar izan zuten eta ondo zegoela iritzita bigarren txandari ekin zitzaion. Jada frantsez iparra haizearen indarra gorantz zihoan eta honek kalte egin zien bigarren txandan lehiatu ziren sei traineruei. Zarauzko ENBATAk bigarren kaletik lehiatu behar izan zuen Cuesta ontziarekin. Azkenean zarauztarrak bosgarren izan ziren 18:55 denbora eginaz. Portugaletek irabazi zuen lehia 18:16 eginaz bigarren Lekittarra ontzia 4 segundutara iritsi zelarik. Donostiarrak seigarren izan ziren. Ondorioz, zarauztarrak bosgarren sailkatu dira KAE ligako sailkapen orokorrean.
XXVIII PETRONOR IKURRINA
Data: 2011ko abuztuaren 27a,
Lekua: ZIERBANA (BIZKAIA)
Estropadaren sailkapena
postua taldea Denbora
1 Portugalete 20:10,41
2 Lekittatta 20:11,89
3 Zierbana 20:16,17
4 Donostiarra 20:44,82
5 Zarautz-Inmobiliaria Orio 20:42,98 + 6 segundu
6 Deustu 20:52,52
7 Hondarribia 20:55,09
8 Santurtzi 20:55,19
9 Orio B 21:17,59
10 Santoņa 21:23,72
11 Getxo 21:30,24
12 Arkote 21:42,93
XLI BANDERA EXCOM AYUNTAMIENTO DE SANTOŅA
Data: 2011ko abuztuaren 28a,
Lekua: SANTOŅA (KANTABRIA)
Estropadaren sailkapena
postua taldea Denbora
1 Portugalete 18:16,17
2 Lekittarra 18:19,45
3 Santoņa 18:43,24
4 Deustu 18:50,20
5 Zarautz-Inmobiliaria Orio 18:55,05
6 Donostiarra 19:01,35
7 Zierbana 19:08,27
8 Santurtzi 19:16,56
9 Arkote 19:27,92
10 Orio B 19:30,95
11 Hondarribia 19:43,24
12 Getxo 19:44,45
KAE/ARC 1. mailako sailkapen orokorra
postua taldea puntuak
1 Portugalete 161 puntu
2 Zierbana 143 puntu
3 Lekittarra 139 puntu
4 Donostiarra 113 puntu
5 Zarautz-Inmobiliaria Orio 109 puntu
6 Santurtzi 101 puntu
7 Deustu 80 puntu
8 Santoņa 73 puntu
9 Hondarribia B 66 puntu
10 Orio B 52 puntu
11 Arkote 27 puntu
12 Getxo 26 puntu
Abuztuaren 20an jokatu zen Bilbon XXXIV Villa de Bilbao banderan ENBATA trainerua laugarren sailkatu zen. Bilbon Aste Nagusiaren hasiera jaia zela eta estropada gaueko zortziak aldera hasi zen. Arratsaldean izugarrizko bero sargoria egiten zuen, traineruak ureratu zirenean termometroek 39ē markatzen zutelarik. Estropadan zehar eguraldi aldaketa egon zen eta tenperatura ia 10ē jaitsi zen eta lehiaketa amaitzen ari zela euri-jasa handia izan zen.
Bilboko Ibaizabaleko ur lasaietan jokatu zen estropada erlojuaren aurka izan zen. Aurrena KAE 1. mailako Ligako sailkapen orokorrean azken postutan doazen sei traineru lehiatu ziren. Ondoren sailkapen orokorreko sei traineru onenak lehiatu ziren. Zarauztarrei egokitu zitzaien aurrenak ateratzea bigarren multzo honetan eta estropada oso ona egin zuten. Portugalete aise nagusitu zen argi eta garbi erakutsiz ibaian askoz hobeto dabilela eta indartsuenak direla eremu horretan. Bigarrenari, Donostiarrari, 23 segundu atera zizkion, eta Zierbana hirugarrenari segundu bat gehiago. Laugarren Zarautzen egin zuen, 28 segundora eta bosgarren Lekittarrak 33ra. Zarauztarrek Cuesta trainerua eraman zuten ibaiko ur lasaietara hobeto moldatzen delako. Lehen ziabogan zarauztarrek, donostiarrek, santurtziarrek eta lekitarrek denbora berdina egin zuten, ia 5 minutuko ibilbidea egin ondoren elkarri tosta erdi bat ateratzeko ere ez ziren gai izan. Bigarren ziabogan Santurtziko Sotera ontziak ziaboga estriborretik hartu zuen garaipena lortzeko aukera guztiak galduz. Hirugarren ziabogan denboararik onena Portugaleteko Jarrillera traineruak egin zuen euren nagusitasuna erakutsiz baina Donostiarrek eta ENBATAko arraunlariek denbora berdina egin zuten. Laugarren luzean Donostiarrak zarauztarrak baino gehiago izan ziren azkenean ia 5 segundu atereaz, eta Zierbanak ere 4 segundu atera zizkion azkenean ENBATAri. Hala ere laugarren postua ontzat eman daiteke. Orio B ontzia bederatzigarren izan zen.
Abuztuaren 21ean Hondarribian jokatu zen KAE 1. mailako Ligako XVI Regata promociķn de Hondarribia estropada. Estropada arratsaldeko bostetan hastekoa zen baina iragarrita zegoen bezala enbata atmosferikoa etorri zen emakumezko traineruak Gipuzkoako ligako bosgarren jardunaldia lehiatzen ari ziren unean. Haizearen eraginez estropadaren hasiera hiru ordu laurden atzeratu behar izna zuten epaileek. Aipatu den bezala aurrena Emankumezkoen Gipuzkoako Ligako jardunaldi berri bat jokatu zuten erlojuaren aurka sei traineruk. Ziaboga bakarrean zumaiarrak izugarrizko lehen luzea eginaz bost segunduko aldea ateratzen zion bigarren ziren Getaria-Tolosa traineruari baina itzuleran enbataren haize ufada indartsuei hobeto moldatu ziren Getaria-Tolosa ontziko emakumezko arraunlariak azkenean bi segunduko aldea atereaz bigarren izan ziren zumaiarrei. Oriotarrak seigarren sailkatu ziren Bizkaia traineruaren atzetik.
KAE 1. mailako Ligako estropadari dagokionez, Portugaletek irabazi zuen asteburu biribila osatuz. Bezperan bezala Zarauzko ENBATA laugarren izatea lortu zuen bigarren txanda nagusitasun osoz irabaziz eta eurekin lehiatzen zen Santurtziri 15 segundu atereaz. Estropada hiru txandetan jokatu zen. Lehen txandan Hondarribia B izan zen garaile Orio B bigarren izan zelarik txanda honetan eta sailkapen orokorrean 10. izanik. Bigarren txandan zarauztarrek bigarren luzean poparean hautsi zuten estropada eta hirugarren eta laugarren luzeak erlojupean egin behar izan zituzten. Azkenean ENBATAk 20,28 denbora egin zuten. Hirugarren txanda hasterako haizearen indarra asko jaitsi zen eta itsasoaren baldintzak ere hobeagoak zirela nabarmen zen. Portugalete nagusitu zen 20,05 denbora eginaz et abigarren Zierbana sailkatu zen 5 segundutara eta Lekittarra 12ra. Donostiarrak azkenean zarauztarren atzetik izan ziren segundu bakar batera.
KAE 1. mailako Liga amaitzeko bi estropada falta dira, eta nahiko argi dago Portugalete eta Zierbanak jokatuko dutela San Miguel ligara igotzeko kanporaketa. Zarauztarrak bosgarren postuan jarraite laugarren doan Donostiarrak punut ateratzen dizkiolarik. Laugarren postua lortzea izan daiteke helburua geratzen diren bi estropadetan nahiz eta zaila izan donostiarrak 4 puntu gehaigo dituztela eta gainera kontuan izanik seigarren doan Santurtzi bi puntutura dutela.
XXXIV VILLA DE BILBAO IKURRINA
Data: 2011ko abuztuaren 20a,
Lekua: BILBAO
Estropadaren sailkapena
postua taldea Denbora
1 Portugalete 19:55,98
2 Donostiarrra 20:19,76
3 Zierbana 20:20,58
4 Zarautz-Inmobiliaria Orio 20:24,60
5 Lekittarra 20:29,36
6 Santoņa 20:52,12
7 Hondarribia 21:04,76
8 Santurtzi 21:05,88
9 Orio B 21:10,72
10 Getxo 21:23,36
11 Deustu 21:28,82
12 Arkote 21:37,68
XVI REGATA PROMOCIĶN DE HONDARRIBIA IKURRINA
Data: 2011ko abuztuaren 21a,
Lekua: HONDARRIBIA
Estropadaren sailkapena
postua taldea Denbora
1 Portugalete 20:05,76
2 Zierbana 20:10,98
3 Lekittarra 20:17,61
4 Zarautz-Inmobiliaria Orio 20:28,95
5 Donostiarra 20:29,19
6 Santurtzi 20:43,55
7 Santoņa 20:51,36
8 Deustu 21:08,18
9 Hondarribia B 21:20,44
10 Orio B 21:35,67
11 Arkote 21:44,39
12 Deustu 21:56,07
KAE/ARC 1. mailako sailkapen orokorra
postua taldea puntuak
1 Portugalete 137 puntu
2 Zierbana 127 puntu
3 Lekittarra 117 puntu
4 Donostiarra 97 puntu
5 Zarautz-Inmobiliaria Orio 93 puntu
6 Santurtzi 91 puntu
7 Deustu 64 puntu
8 Santoņa 60 puntu
9 Hondarribia B 58 puntu
10 Orio B 45 puntu
11 Getxo 23 puntu
12 Arkote 22 puntu
Zarauzko ENBATA zortzigarren izan zen denboraldiko estropada kaxkarrena eginaz.
Abuztuaren 6an, larunbata arratsaldez jokatu zen Pasaian KAE 1. mailako ARC bandera eta Deustuk ezustea eman zuen bandera irabaziz haizeak erabat baldintzatu zuen estropadan. Estropada erlojupeko modalitatean egin zen hiru txandatan jokatuz. Itsasoa zakar zegoen, arraunerako zail: olatu handiak, haize gogorra, enbata zenbait unetan estropadako hasi zen unean baina estropada aurrera zihoan heinean haizea gogortuz joan zen eta itsasoaren baldintzak asko aldatu ziren txanda batetik bestera. Ondorioz lehen txandan lehiatu zen Deustu trainerua nagusitu zen 22:32 denbora eginaz eta bigarren izan zen Lekittarrari 23 segundu atereaz, hauek 22:55 denbora egin baitziten hirugarren txandan lehiatu zirelarik. Hirugarren Zierbana izan zen 22:56 denborarekin eta laugarren, sailkapen orokorrean nagusi den Portugalete.
Zarauztarrak bigarren txandan lehiatu ziren haizea gero eta gogorrago zegoen unean. Itsasoaren baldintzetara ez ziren ondoegi moldatu eta nahiz eta txandan bigarren izan Donostiarrak gaiendu zitzaizkien 23:05 denborarekin , ENBATAri azkenean 10 segundu atereaz. Esan behar zarauztarrak laugarren luzea, azken luzea oso ona egin zutela eta laugarren luz ehonetan estropadan lehiatu ziren hamabi traineruetatik bigarren denborarik onean egin zuten, laugarren luze honetan denborarik onena egin zuten Lekittarratik segundu bakar batera. Beraz, ikusten da ENBATA ontzia poparean ongi moldatzen dela. Ea Zarauzko ikurrinan estropada eremuko baldintzak ondo aprobetxatuz poparean datozen olatuak hartuz estropada ona egiten duten arraunlariek dituzten helburu eta asmoak betez. Beraz, arraunzale guztioi gogoratzen dizuegu abuztuaren 13an, larunbata, eguardiko 12:00etan jokatu dela II. Zarautz Arraun Elkarteko ikurrina eta ea urdinez jantzita hurbiltzen garen estropada ikustera eta ENBATAko arraunlariak animatzera.
Pasaiako estropadako sailkapenarekin jarraituz, Orio B trainerua seigarren izan zen kasu honetan lehen txandan lehiatzeak emandako abantailak ondo aprobetxatuz. Datu bitxi gisa aipatu behar lehen luzean Oriotarrek egin zutela denborarik onean nahiz eta bigarren luzean ez ziren ondo moldatu itsasoaren egoerara.
KAE 1. mailako sailkapen orokorrari dagokionez Portugalete doa sailkapen buru 90 punturekin, Bigarren Zierbana 85 punturekin eta hirugarren Lekittarra ontzia. Zarauztarrak postu bat egin dute atzera eta orain seigarren dira bosgarren diren Donostiarrengatik 2 puntutara.
Orio B traineruak hamargarren jarraitzen du 30 punturekin baina hamaikagarren den Arkoteri 14 puntu atereaz.
ARC BANDERA
Data: 2011ko abuztuaren 6a,
Lekua: Pasaia
Estropadaren sailkapena
postua taldea Denbora
1 Deustu 22:32,82
2 Lekittarra 22:55,38
3 Zierbana 22:56,74
4 Portugalete 23:02,94
5 Donostiarra 23:05,15
6 Orio B 23:06,76
7 Santurtzi 23:11,66
8 Zarautz-Inmobiliaria Orio 23:15,35
9 Getxo 23:25,00
10 Arkote 23:30,94
11 Santoņa 24:12,81
12 Hondarribia 24:13,48
KAE/ARC 1. mailako sailkapen orokorra
postua taldea puntuak
1 Portugalete 90 puntu
2 Zierbana 85 puntu
3 Lekittarra 79 puntu
4 Santurtzi 71 puntu
5 Donostiarra 60 puntu
6 Zarautz-Inmobiliaria Orio 58 puntu
7 Deustu 46 puntu
8 Santoņa 39 puntu
9 Hondarribia 35 puntu
10 Orio B 30 puntu
11 Arkote 16 puntu
12 Getxo 15 puntu
Getxon San Inazio egunez ospatu zen KAE 1. mailako Ligako Algortako Portuzarra VIII ikurrina azken luze ikusgariaren ondorioz Santurtzik irabazi zuen 20:18 denborarekin eta bigarren sailkatu zen Portugaleteko traineruari 5 segundu atereaz. Hirugarren Zierbana izan zen eta zarauztarren ENBATA bere txanda irabazi eta gero 20:42 denborarekin bosgarren sailkatzea beste behingoz lortu zuen eta honela KAE 1. mailako Ligako sailkapen nagusian bosgarren postuan doa Donostiarra traineruari puntu bat atereaz. Orio B traineruak ere estropada ona eginaz bere txandan gailentzea lortu zuen 20:59 denborarekin eta ondorioz estropadako sailkapenean zortigarren izatea lortu zuten Hondarribia B eta Deusturen aurretik. KAE 1. Ligako hurrengo jardunaldia abuztuaren 6an Laredon (Kantabria) jokatzeko zen baina azkenean Pasaian jokatuko da ETB-k zuzenean eskainiko duelarik estropada larunbata arratsaldean.
Bestalde, asteburu bikaina izan da Getariako bi ontzientzat. Alde batetik, larunbatean, Getaria-Tolosa traineruak irabazi zuen Euskotren Ligako Getxoko estropada garbi eta argi utziz Getaria-Tolosak ez daukala aurkaririk Euskotren Ligako B multzoan. Getaria-Tolosako emakumeek 11.13 denbora egin zuten, bigarren San Juan izan zelarik 11:17 eginaz. Ondorioz, Getxoko estropada honekin bukatu zen B multzoko lehen fase aeta Getaria-Tolosa eta San Juan sailkatu dira Zarauzko Emakumezkoen estropada jokatzeko. Zarautzen, abuztuaren 13an eta 14ean lehiatuko dira bi traineru hauek A multzotik sailkatu diren Galizia eta Zumaiarekin batera emakumezkoen Euskotren Ligako garailea zein den erabakitzeko.
Getariako arraunlarien emaitza bikainekin jarraituz, astebukaera honetan Pasaian jokatu diren gizonezkoen KAE 2. mailako bi estropadetan nagusi izan dira. Honela, larunbatean, Getariako ESPERANTZA trainerua gailendu zen San Pedro ikurrinean, bigarren Ondarroa sailkatu zelarik sei segundutara eta hirugarren Busturialdea, 16ra. Beraz, getariarrek lortu dute aurtengo KAE 2 ligan estrainatzea eta lehen bandera lortzea. Baina, lehen bandera gutxi izan ez, eta igande goizean Pasaian bertan jokatu zen Trintxerpeko bandera irabaztea ere lortu zuten, bigarren berriro Ondarroa izanik eta hirugarren Busturialdea. Beraz, astebukarean Getariako mutilek bi bandera lortu dituzte eta sailkapen nagusian nahiz eta hirugarren jarraitu lau puntuta bakarrik dute lehen postuan doan Ondarroa.
Algortako Portuzarra VIII Ikurrina
Data: 2011ko uztailaren 31, igandea
Estropadaren sailkapena
postua taldea Denbora
1 Santurtzi 20:18,18
2 Portugalete 20:23,10
3 Zierbana 20:26,89
4 Lekittarra 20:28,39
5 Zarautz-Inmobiliaria Orio 20:42,75
6 Donostiarra 20:46,26
7 Santoņa 20:55,63
8 Orio B 20:59,39
9 Hondarribia B 21:03,81
10 Deustu 21:04,87
11 Getxo 21:41,28
12 Arkote 21:46,38
KAE/ARC 1. mailako sailkapen orokorra
postua taldea puntuak
1 Portugalete 81 puntu
2 Zierbana 75 puntu
3 Lekittarra 68 puntu
4 Santurtzi 65 puntu
5 Zarautz-inmobiliaria Orio 53 puntu
6 Donostiarra 52 puntu
7 Santoņa 37 puntu
8 Hondarribia B 34 puntu
9 Deustu 34 puntu
10 Orio B 23 puntu
11 Arkote 13 puntu
12 Getxo 11 puntu
Portugaletek itsasoan ere garaile dela erakutsi zuen baina Zarauzko ENBATAk estropada ikusgarria egin zuen.
Zarauztarrak bigarren txandan lehiatzea egokitu zitzaien eta lehen kaletik izugarrizko estropada egin zuten nahiko mugitua zegoen itsasoan. Zarauztarrak lehen luzean oso lan ona eginaz Donostiarra traineruari jada 7 segundu atera zizkoiten. Itzulerako luzean poparean sartzen ziren olatuak ondo aprobetxatuz oso ondo moldatu ziren eta estropada puskatu zuten. Hirugarren luzean berriro ere brankaz ondo egin zuten arraunean, argi utziz gero eta honeto ari direla moldatzen brankaz gure arraunlari gazteak. Azkenean helmugara 20.59 denbora eginaz iritsi ziren traineru barnean oso sentsazio onak izan zituztelarik. Aurreko igandeko Donostiako estropadan izan zituzten sentsazio onen eta aste guztian egin dituzten entrenamendu onen ondorioz gogotsu bertaratu ziren ENBATAko arraunlariak Lekeitiora. Eguna arraunerako egokia zegoen, metro exkaxeko olatuak, eta haize pittin bat, noizbehinka zirimiria lagun izan zutelarik.
Aste osoan zehar itsasoan entrenatzen gustura ibili direnez, esperantzarekin iritsi ziren estropada honetara, itsasoan errekan baina gustorago ibiltzen baitira talde oso indartsua ez direnez eta beste hainbat traineru baino batio gutxiago dituztelarik. Bigarren txandan arraun egin behar izan zuten, ligan 6. postuan kokatuta daudela medio. Estropadaren burua hartzeko helburuarekin irten, eta baita lortu ere. Aurreko astean ez bezala brankaz arraunketa txukun bat hartu , eta horri esker lehen ziabogan lehenak izan ziren Donostiarrari 7 segundoko tartea sartuaz. Ziabogako poz horrekin bigarren luzeari gogotsu ekin, eta olatu onak hartuta 2. ziabogara 27 segundoko errenta batekin iritsi ziren. euren burua aurretik ikusita patxadarekin egin izan zuten arraunean, beti ere jakinda ondoren beste 4 traineru uretaratuko zirela, eta horien pare egoteko asmoarekin. Aurreko estropetan ez bezala, zarauztar arraunlariek ez dute euren burua lasaitu, eta esan daiteke estropada biribil bat irten zaiela.
Hirugarren txandan KAE 1. mailako lau traineru oilarrak lehiatu ziren. Portugaletek traineruko tostetan dituen batioak ondo baliatuz gailendu zen 20:43 denborarekin. Esan behar bigarren ziabogan Portugaletek, Lekittarrak eta Zarautzen denbora berdina egin zutela. Portugaletek hirugarren luzean hautsi zuen estropada. Azkenean bigarren izan zen Zierbana izugarrizko laugarren luzea eginaz laugarren kaleko olatuak ondo baliatuz. Zarauztarren eta Zierbanaren artean 76 ehunen bakarrik egon ziren.
Orio B trainerua hamargarren sailkatu zen eta sailkapen orokorrean ere hamargarren dagoelarik. Oriotar arraunlari gazteek KAE 1. mailan mantentzea dute aurtengo helburu eta lortuko dutela gero eta garbiago ikusten da.
Zarauztarrak KAE 1. mailako Ligaren sailkapen orokorrean bosgarren sailkatzea lortu dute Donostiarra ontziarekin puntutan berdindurik.
XXVI El Correo Ikurrina- BBK Sari Nagusia
Data: 2011ko uztailaren 24a, igandea
Estropadaren sailkapena
postua taldea Denbora
1 Portugalete 20:43,02
2 Zierbana 20:58,32
3 Zarautz-Inmobiliaria Orio 20:59,08
4 Lekittarra 21:00,71
5 Santurtzi 21:01,85
6 Deustu 21:32,47
7 Donostiarra 21:37,84
8 Hondarribia B 21:47,03
9 Santoņa 21:57,14
10 Orio B 21:57,79
11 Arkote 22:03,87
12 Getxo 22:23,10
KAE/ARC 1. mailako sailkapen orokorra
postua taldea puntuak
1 Portugalete 70 puntu
2 Zierbana 65 puntu
3 Lekittarra 59 puntu
4 Santurtzi 53 puntu
5 Zarautz-Inmobiliaria Orio 45 puntu
6 Donostiarra 45 puntu
7 Deustu 31 puntu
8 Santoņa 31 puntu
9 Hondarribia B 30 puntu
10 Orio B 18 puntu
11 Arkote 12 puntu
12 Getxo 9 puntu
8 orrialde guztira. 1.a ikusgai
>>