111 Akademia. BATZORDE ERAGILEAREN BLOGA

Orokorra

Zarauzko ENBATA zortzigarren izan zen denboraldiko estropada kaxkarrena eginaz. Abuztuaren 6an, larunbata arratsaldez jokatu zen Pasaian KAE 1. mailako ARC bandera eta Deustuk ezustea eman zuen bandera irabaziz haizeak erabat baldintzatu zuen estropadan. Estropada erlojupeko modalitatean egin zen hiru txandatan jokatuz. Itsasoa zakar zegoen, arraunerako zail: olatu handiak, haize gogorra, enbata zenbait unetan estropadako hasi zen unean baina estropada aurrera zihoan heinean haizea gogortuz joan zen eta itsasoaren baldintzak asko aldatu ziren txanda batetik bestera. Ondorioz lehen txandan lehiatu zen Deustu trainerua nagusitu zen 22:32 denbora eginaz eta bigarren izan zen Lekittarrari 23 segundu atereaz, hauek 22:55 denbora egin baitziten hirugarren txandan lehiatu zirelarik. Hirugarren Zierbana izan zen 22:56 denborarekin eta laugarren, sailkapen orokorrean nagusi den Portugalete. Zarauztarrak bigarren txandan lehiatu ziren haizea gero eta gogorrago zegoen unean. Itsasoaren baldintzetara ez ziren ondoegi moldatu eta nahiz eta txandan bigarren izan Donostiarrak gaiendu zitzaizkien 23:05 denborarekin , ENBATAri azkenean 10 segundu atereaz. Esan behar zarauztarrak laugarren luzea, azken luzea oso ona egin zutela eta laugarren luz ehonetan estropadan lehiatu ziren hamabi traineruetatik bigarren denborarik onean egin zuten, laugarren luze honetan denborarik onena egin zuten Lekittarratik segundu bakar batera. Beraz, ikusten da ENBATA ontzia poparean ongi moldatzen dela. Ea Zarauzko ikurrinan estropada eremuko baldintzak ondo aprobetxatuz poparean datozen olatuak hartuz estropada ona egiten duten arraunlariek dituzten helburu eta asmoak betez. Beraz, arraunzale guztioi gogoratzen dizuegu abuztuaren 13an, larunbata, eguardiko 12:00etan jokatu dela II. Zarautz Arraun Elkarteko ikurrina eta ea urdinez jantzita hurbiltzen garen estropada ikustera eta ENBATAko arraunlariak animatzera. Pasaiako estropadako sailkapenarekin jarraituz, Orio B trainerua seigarren izan zen kasu honetan lehen txandan lehiatzeak emandako abantailak ondo aprobetxatuz. Datu bitxi gisa aipatu behar lehen luzean Oriotarrek egin zutela denborarik onean nahiz eta bigarren luzean ez ziren ondo moldatu itsasoaren egoerara. KAE 1. mailako sailkapen orokorrari dagokionez Portugalete doa sailkapen buru 90 punturekin, Bigarren Zierbana 85 punturekin eta hirugarren Lekittarra ontzia. Zarauztarrak postu bat egin dute atzera eta orain seigarren dira bosgarren diren Donostiarrengatik 2 puntutara. Orio B traineruak hamargarren jarraitzen du 30 punturekin baina hamaikagarren den Arkoteri 14 puntu atereaz. ARC BANDERA Data: 2011ko abuztuaren 6a, Lekua: Pasaia Estropadaren sailkapena postua taldea Denbora 1 Deustu 22:32,82 2 Lekittarra 22:55,38 3 Zierbana 22:56,74 4 Portugalete 23:02,94 5 Donostiarra 23:05,15 6 Orio B 23:06,76 7 Santurtzi 23:11,66 8 Zarautz-Inmobiliaria Orio 23:15,35 9 Getxo 23:25,00 10 Arkote 23:30,94 11 Santoņa 24:12,81 12 Hondarribia 24:13,48 KAE/ARC 1. mailako sailkapen orokorra postua taldea puntuak 1 Portugalete 90 puntu 2 Zierbana 85 puntu 3 Lekittarra 79 puntu 4 Santurtzi 71 puntu 5 Donostiarra 60 puntu 6 Zarautz-Inmobiliaria Orio 58 puntu 7 Deustu 46 puntu 8 Santoņa 39 puntu 9 Hondarribia 35 puntu 10 Orio B 30 puntu 11 Arkote 16 puntu 12 Getxo 15 puntu
Getxon San Inazio egunez ospatu zen KAE 1. mailako Ligako Algortako Portuzarra VIII ikurrina azken luze ikusgariaren ondorioz Santurtzik irabazi zuen 20:18 denborarekin eta bigarren sailkatu zen Portugaleteko traineruari 5 segundu atereaz. Hirugarren Zierbana izan zen eta zarauztarren ENBATA bere txanda irabazi eta gero 20:42 denborarekin bosgarren sailkatzea beste behingoz lortu zuen eta honela KAE 1. mailako Ligako sailkapen nagusian bosgarren postuan doa Donostiarra traineruari puntu bat atereaz. Orio B traineruak ere estropada ona eginaz bere txandan gailentzea lortu zuen 20:59 denborarekin eta ondorioz estropadako sailkapenean zortigarren izatea lortu zuten Hondarribia B eta Deusturen aurretik. KAE 1. Ligako hurrengo jardunaldia abuztuaren 6an Laredon (Kantabria) jokatzeko zen baina azkenean Pasaian jokatuko da ETB-k zuzenean eskainiko duelarik estropada larunbata arratsaldean. Bestalde, asteburu bikaina izan da Getariako bi ontzientzat. Alde batetik, larunbatean, Getaria-Tolosa traineruak irabazi zuen Euskotren Ligako Getxoko estropada garbi eta argi utziz Getaria-Tolosak ez daukala aurkaririk Euskotren Ligako B multzoan. Getaria-Tolosako emakumeek 11.13 denbora egin zuten, bigarren San Juan izan zelarik 11:17 eginaz. Ondorioz, Getxoko estropada honekin bukatu zen B multzoko lehen fase aeta Getaria-Tolosa eta San Juan sailkatu dira Zarauzko Emakumezkoen estropada jokatzeko. Zarautzen, abuztuaren 13an eta 14ean lehiatuko dira bi traineru hauek A multzotik sailkatu diren Galizia eta Zumaiarekin batera emakumezkoen Euskotren Ligako garailea zein den erabakitzeko. Getariako arraunlarien emaitza bikainekin jarraituz, astebukaera honetan Pasaian jokatu diren gizonezkoen KAE 2. mailako bi estropadetan nagusi izan dira. Honela, larunbatean, Getariako ESPERANTZA trainerua gailendu zen San Pedro ikurrinean, bigarren Ondarroa sailkatu zelarik sei segundutara eta hirugarren Busturialdea, 16ra. Beraz, getariarrek lortu dute aurtengo KAE 2 ligan estrainatzea eta lehen bandera lortzea. Baina, lehen bandera gutxi izan ez, eta igande goizean Pasaian bertan jokatu zen Trintxerpeko bandera irabaztea ere lortu zuten, bigarren berriro Ondarroa izanik eta hirugarren Busturialdea. Beraz, astebukarean Getariako mutilek bi bandera lortu dituzte eta sailkapen nagusian nahiz eta hirugarren jarraitu lau puntuta bakarrik dute lehen postuan doan Ondarroa. Algortako Portuzarra VIII Ikurrina Data: 2011ko uztailaren 31, igandea Estropadaren sailkapena postua taldea Denbora 1 Santurtzi 20:18,18 2 Portugalete 20:23,10 3 Zierbana 20:26,89 4 Lekittarra 20:28,39 5 Zarautz-Inmobiliaria Orio 20:42,75 6 Donostiarra 20:46,26 7 Santoņa 20:55,63 8 Orio B 20:59,39 9 Hondarribia B 21:03,81 10 Deustu 21:04,87 11 Getxo 21:41,28 12 Arkote 21:46,38 KAE/ARC 1. mailako sailkapen orokorra postua taldea puntuak 1 Portugalete 81 puntu 2 Zierbana 75 puntu 3 Lekittarra 68 puntu 4 Santurtzi 65 puntu 5 Zarautz-inmobiliaria Orio 53 puntu 6 Donostiarra 52 puntu 7 Santoņa 37 puntu 8 Hondarribia B 34 puntu 9 Deustu 34 puntu 10 Orio B 23 puntu 11 Arkote 13 puntu 12 Getxo 11 puntu
Portugaletek itsasoan ere garaile dela erakutsi zuen baina Zarauzko ENBATAk estropada ikusgarria egin zuen. Zarauztarrak bigarren txandan lehiatzea egokitu zitzaien eta lehen kaletik izugarrizko estropada egin zuten nahiko mugitua zegoen itsasoan. Zarauztarrak lehen luzean oso lan ona eginaz Donostiarra traineruari jada 7 segundu atera zizkoiten. Itzulerako luzean poparean sartzen ziren olatuak ondo aprobetxatuz oso ondo moldatu ziren eta estropada puskatu zuten. Hirugarren luzean berriro ere brankaz ondo egin zuten arraunean, argi utziz gero eta honeto ari direla moldatzen brankaz gure arraunlari gazteak. Azkenean helmugara 20.59 denbora eginaz iritsi ziren traineru barnean oso sentsazio onak izan zituztelarik. Aurreko igandeko Donostiako estropadan izan zituzten sentsazio onen eta aste guztian egin dituzten entrenamendu onen ondorioz gogotsu bertaratu ziren ENBATAko arraunlariak Lekeitiora. Eguna arraunerako egokia zegoen, metro exkaxeko olatuak, eta haize pittin bat, noizbehinka zirimiria lagun izan zutelarik. Aste osoan zehar itsasoan entrenatzen gustura ibili direnez, esperantzarekin iritsi ziren estropada honetara, itsasoan errekan baina gustorago ibiltzen baitira talde oso indartsua ez direnez eta beste hainbat traineru baino batio gutxiago dituztelarik. Bigarren txandan arraun egin behar izan zuten, ligan 6. postuan kokatuta daudela medio. Estropadaren burua hartzeko helburuarekin irten, eta baita lortu ere. Aurreko astean ez bezala brankaz arraunketa txukun bat hartu , eta horri esker lehen ziabogan lehenak izan ziren Donostiarrari 7 segundoko tartea sartuaz. Ziabogako poz horrekin bigarren luzeari gogotsu ekin, eta olatu onak hartuta 2. ziabogara 27 segundoko errenta batekin iritsi ziren. euren burua aurretik ikusita patxadarekin egin izan zuten arraunean, beti ere jakinda ondoren beste 4 traineru uretaratuko zirela, eta horien pare egoteko asmoarekin. Aurreko estropetan ez bezala, zarauztar arraunlariek ez dute euren burua lasaitu, eta esan daiteke estropada biribil bat irten zaiela. Hirugarren txandan KAE 1. mailako lau traineru oilarrak lehiatu ziren. Portugaletek traineruko tostetan dituen batioak ondo baliatuz gailendu zen 20:43 denborarekin. Esan behar bigarren ziabogan Portugaletek, Lekittarrak eta Zarautzen denbora berdina egin zutela. Portugaletek hirugarren luzean hautsi zuen estropada. Azkenean bigarren izan zen Zierbana izugarrizko laugarren luzea eginaz laugarren kaleko olatuak ondo baliatuz. Zarauztarren eta Zierbanaren artean 76 ehunen bakarrik egon ziren. Orio B trainerua hamargarren sailkatu zen eta sailkapen orokorrean ere hamargarren dagoelarik. Oriotar arraunlari gazteek KAE 1. mailan mantentzea dute aurtengo helburu eta lortuko dutela gero eta garbiago ikusten da. Zarauztarrak KAE 1. mailako Ligaren sailkapen orokorrean bosgarren sailkatzea lortu dute Donostiarra ontziarekin puntutan berdindurik. XXVI El Correo Ikurrina- BBK Sari Nagusia Data: 2011ko uztailaren 24a, igandea Estropadaren sailkapena postua taldea Denbora 1 Portugalete 20:43,02 2 Zierbana 20:58,32 3 Zarautz-Inmobiliaria Orio 20:59,08 4 Lekittarra 21:00,71 5 Santurtzi 21:01,85 6 Deustu 21:32,47 7 Donostiarra 21:37,84 8 Hondarribia B 21:47,03 9 Santoņa 21:57,14 10 Orio B 21:57,79 11 Arkote 22:03,87 12 Getxo 22:23,10 KAE/ARC 1. mailako sailkapen orokorra postua taldea puntuak 1 Portugalete 70 puntu 2 Zierbana 65 puntu 3 Lekittarra 59 puntu 4 Santurtzi 53 puntu 5 Zarautz-Inmobiliaria Orio 45 puntu 6 Donostiarra 45 puntu 7 Deustu 31 puntu 8 Santoņa 31 puntu 9 Hondarribia B 30 puntu 10 Orio B 18 puntu 11 Arkote 12 puntu 12 Getxo 9 puntu
Asteburu honetan KAE/ARC 1. mailako Ligan barne bi estropada jokatu dira. Uztailaren 16an, arratsaldez, Orioko ibaian IV Bixigu Festa-Orio estilora ikurriņa estropada jokatu zen erlojupeko modalitatean. Bi txanda antolatu ziren eta txanda bakoitzean sei traineru lehiatu ziren. Azkenean Portugaleteko ontzia izan zen azkarrena (19:42,88) denborarekin. Bigarren Zierbana izan zen (19:52,58), hots, 10 segundutara. Hirugarren Lekittarra sailkatu zen, (18:55,46) hamabi segundotara. Zarauzko ENBATA trainerua seigarren izan zen (20:14,32) denbora eginaz. Bosgarren Donostiara ontzia sailkatu zen. Zarauztarrei 6 segundu atereaz azkenean. Orio B trainerua 10. sailkatu zen (20:39,46) denborarekin. Zarauztarrei estropada “borobil”, oso bat egitea falta zaie oraindik arraunlari gazteak esperientzia falta baitute eta luze batzukm oso onak egiten dituzte baina beste luze tarte batzuetan palada erritmoa galtzen dute. Beraz, pazientzi eta ondo entrenatu eta lehiatuaz hartzen joango dira esperientzia eta arraunketa egokia. Igandean, uztailaren 17an, zalantza ugariren ondoren, azkenean Donostiako itsaso zakarrean KAE 1. mailako bosgarren jardunaldian barne Donostiarra-Kaiarriba bandera jokatu ahal izan zen. Lau balizak jartzeko zailtasunak zirela eta azkenean estropada hau ere lau kaletan egin beharrean erlojupeko modalitatean egin behar izan zen traineru denak laugarren kaletik lehiatuz sei traineruko bi txandetan. Estropada ordu erdiko atzerapenarekin hasi zen itsasoan olatu zakarrak, eta haize bolada edo ufada handiak tarteko. Asteazkean, estropada ermu berdinean Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatu zen bezala igandean ere haizeak eragindako olatuen joan-etorri etengabea zen eta, beraz, txarra arraunerako. Brankaz joateko itsasoa egoera baldarrean zegoen, eta traineruek ura hartzeko arriskutsua; poparean etortzeko ere egokia ez olatuak zikinak, nahasiak zirelako, norabide eta jarraibide jakinik gabeak. Ondorioz nahiz eta ura xukatzeko bonbak ontzietan jarri hainbat traineru urez beteta arraun egin behar izan zuten eta patroiek lan handia izan zuten olatuen artean norabide egokia mantentzen eta hainbat kina egin zituzten eta goiza aurrera joan zen heinean haizearen indarra gero eta handiagoa eta nabarmenagoa zen estropada asko baldintzatuz. Baldintza desreoso horietara ongien Lekittarra trainerua moldatu zen estropada irabaziz 23:39,55 denbora eginaz. Bigarren Zierbana (24:14,59) izan zen eta hirugarren Portugalete (24:22,14) denborarekin. ENBATA bosgarren sailkatu zen (24:39.05) bezperan bezala laugarren izan zen Donostiarra trainerutik sei segundutara. Garbi da KAE 1. mailako Liga honetan Donostiarrek eta zarauztarrek lehia handia izango dutela hurrengo estropadetan ere sailkapen orokorrean bosgarren postua eskuratzeko. Santurtzi zazpigarren izan zen (25.23,01) denborarekin. Oriotarren TXIKI trainerua hamaikagarren sailkatu zen.
ENBATA ez zen ongi egokitu itsaso zakar eta haizeak eragindako olatuetan. Donostian jokatu den Gipuzkoako Traineru Txapelketa eta gizonezkoetan Hondarribia izan da garaile eta emakumezko txapelketari dagokionez, Getaria-Tolosa trainerua izan da azkarrena haize handiari eta itsaso txarrari aurre eginez. Donostian itsaso berdea zegoen atzo arratsasdez estropada jokatu behar ziren orduan. Haizeak eragindako olatuen joan-etorri etengabea zen eta, beraz, txarra arraunerako. Brankaz joateko itsasoa egoera baldarrean zegoen, eta traineruek ura hartzeko arriskutsua; poparean etortzeko ere egokia ez olatuak zikinak, nahasiak zirelako, norabide eta jarraibide jakinik gabeak. Ondorioz hainbat traineru urez beteta arraun egin behar izan zuten eta patroiek lan handia izan zuten olatuen artean norabide egokia mantentzen eta hainbat kina egin zituzten. Itsasoaren halako baldintzetara bikain moldatu zen Hondarribia bigarren urtez jarraian Gipuzkoako Txapelketa irabaziz 22.30 denborarekin. Bigarren Zumaiako Telmo_deun otzia sailaktu zen 23.18 denbora eginaz eta hirugarren zarauztarrekin batera txanda berean lehiatu zen Orioko Mirotza sailkatu zen 23.27 denborarekin. Zarauzko ENBATA zazpigarren sailkatu da azkenean 25.01 denborarekin baina kontuan izan behar da zarauztarrak hiru segunduko zigorra izan zuten lehen irteeran azkarregi ateratzeagatik. Esan behar da irteera estatxik gabe egin zirela itsasoaren baldintza txarrak zirelako. Emamumezko txapelketa Getaria-Tolosa traineruak irabazi zuen. Bi luzetara jokatu zuten emakumezkoen bost traineruek. Getaria-Tolosa gailendu zen 13.27 denborarekin eta Zumaia bigarren izan zen 13.45 eginaz. Oriotarrak laugarren sailkatzea lortu zuten. Gipuzkoako Traineru Txapelketako emakumezkoetako lau edizioetan getariarrak hiru alditan gailendu dira, lehen urtean zumaiarrekin atera ontzia osatuz eta beste bi urtetan Tolosarekin elkartuz. Lehengo urtean zumaiarrak irabzi zuten txapelketa. ENBATAri dagokionez, larunbatean Orion izango dute KAE 1. mailako estropada. Estropada arratsaldeo 5etan hasiko da eta ea Oriora zarauztar arraunzaleak hurbiltzne diren gure arraunlariak animatzera.
<<  9 orrialde guztira. 2.a ikusgai   >>