111 Akademia. BATZORDE ERAGILEAREN BLOGA

Orokorra

foto
Gaur goizean, 2011ko otsailaren 27an, jokatu dira 2011ko Gipuzkoako Batel Ligako seigarren jardunaldiko estropadak Orioko ibaian Orioko Arraunketa Elkarteak antolaturik. Igande goiz euritsu, haizetsua izan dugu orokorrean nahiz eta momentu batzuetan Keruan urdigune batzuk ere azaldu diren eguardi aldera giroa zertxobait gozatuz baina estropadak amaitu bezain laster berriro ere eurijasa handia bota du. Neguan gaude eta ezingo gara kexatu eguraldiagatik nahiz eta nahiko bustita amaitu goiza. Orokorrean gaurko estropadetan Zarauzko batelek ez dituzte emaitza onik lortu. Ea Donibane Lohitzunen osaptuko den datorren jardunaldian emaitza hobeak lortzen dituzten Batel lehiaketari dagokionez, Haur eta Kadete mailako nesken txapelketan Tolosaldea “A” taldea izan da irabazlea (05:00,63) orain arte sailkapen orokorrean nagusi zen Hibaika (05:03,46) hirugarren sailkatu delarik, eta bigarren San Pedro (05:02,92). Getariako neska gazteak laugarren sailkatu dira, Zumaia bosgarren eta Oriotarrak seigarren izan dira parte hartu duten zortzi batelen artean. Infantil mailako mutilen lehiaketan 16 ontzik parte hartu dute, etxekoak, hau da, Orio “A” taldea garaile izanik (04:50,38). Tolosaldea “A” bigarren (04:52,43) eta hirugarren Illunbe (04:54,26) sailkatu da. Getaria “A” (04:59,29) bosgarren izan da, Zumaia hamargarren (05:28,42) eta Zarautz “A” batela (05:48,09) hamalaugarren sailkatu dira orain arteko estropada guztietako emaitzik txarrena lortuz. Orio “B” hamabosgarren eta Getaria Mxtoa hamaseigarren sailaktu dira. Kadete mailan Liga guztian bezala San Pedro nagusitu da (06:59,63). Zarauzko mutilak hamaikagarren sailkatu dira (07:28,42) denbora eginaz. Angel Odriozola entrenatzailea ez da batere gustura geratu mutilek egindako estropadarekin. Esan behar Orio “A” bosgarren izan dela, Getaria zortzigarren, Zumaia hamargarren, Getaria Mtxo hamalaugarren eta Orio “B” eliminatuak izan dira gaurko estropadan ziaboga gaziki egiteagatik. Horrelako akatsak arraunlari seniorrei gertatzen zaie beraz animo mutilak ez da ezer gertatu eta. Jubenil eta senior mailak emakumeen estropadan zarauztarrei dagokionez poztasun bakarra izan dugula esan daiteke hamasei batel partaideengatik Zarauzko jubenil mailako neska gazteak ez baitira azkenak sailkatu, hamalaugarren izan dira 11.43,77 denbora eginaz. Atzetik izan dituzte Orio eta Hibaika “B” senior emakume taldeak. Beraz, animo neskak eta jarraitu gogoz entrenatzen Anselmo Berasaluzen aginduetara emaitzak poliki-poliki iritsiko baitira. Estropada San Juan “A” (09:59,06) taldeak irabazi du, Tolosaldea “A” bigarren izan delarik (10:10,82) eta Hibaika “A” (10:17,00). Zumaia “A” laugarren sailkatu da, Orio bosgarren eta Getariako gazteak zazpigarren. Emakumezko mailan oso lehia estua dago sailkapen orokorrean eta gaur, adibidez, Getariako emakumeek ez dute parte hartu. Jubenil eta gazte maila mutilen estropadan 12 batel izan ditugu lehian eta gaur Illunbe “B” (09:13,48) izan da garaile orain arte talde nagusia izan den San Pedro “A” (09:14,69) bigarren izan delarik eta Zumaiko gazteak hirugarren (09:18,23) sailkatu dira. ondoren Getaria “A” (09:24,33) sailkatu da, bosgarren Orio (09:34,47) eta Zarautz (09:42,00) seigarren. Zarautz Mtxo batela hamaikagarren izan da. Senior mailan bederatzi ontzik parte hartu dute eta Oriko ibaian Zarauzko Arraun Elkarteak antolatuta egin zen laugarren jardunaldian bezala gaur ere Orio (09:06,20) izan da garaile. Oriotarrak “etxean” bakarrik ateratzen dira lehiatzera baina ateratzen direnean nagusi dira. Bigarren Ligako sailkapenean lehen sailkatuak diren San Pedrotarrak (09:20,23) izan dira, hirugarren Mutrikuko ontzia. Zarautz “A” laugarren sailkatu da 09:35,92 denbora eginaz eta Zarautz “B” (10:13,27) zazpigarren. Hurrengo batel lehiaketako estropada martxoaren 12an goizeko 10.30ean hasita egingo da Donibane Lohitzunen.

Iruzkinak: (14708)