111 Akademia. BATZORDE ERAGILEAREN BLOGA

Orokorra

Abuztuaren 20an jokatu zen Bilbon XXXIV Villa de Bilbao banderan ENBATA trainerua laugarren sailkatu zen. Bilbon Aste Nagusiaren hasiera jaia zela eta estropada gaueko zortziak aldera hasi zen. Arratsaldean izugarrizko bero sargoria egiten zuen, traineruak ureratu zirenean termometroek 39º markatzen zutelarik. Estropadan zehar eguraldi aldaketa egon zen eta tenperatura ia 10º jaitsi zen eta lehiaketa amaitzen ari zela euri-jasa handia izan zen. Bilboko Ibaizabaleko ur lasaietan jokatu zen estropada erlojuaren aurka izan zen. Aurrena KAE 1. mailako Ligako sailkapen orokorrean azken postutan doazen sei traineru lehiatu ziren. Ondoren sailkapen orokorreko sei traineru onenak lehiatu ziren. Zarauztarrei egokitu zitzaien aurrenak ateratzea bigarren multzo honetan eta estropada oso ona egin zuten. Portugalete aise nagusitu zen argi eta garbi erakutsiz ibaian askoz hobeto dabilela eta indartsuenak direla eremu horretan. Bigarrenari, Donostiarrari, 23 segundu atera zizkion, eta Zierbana hirugarrenari segundu bat gehiago. Laugarren Zarautzen egin zuen, 28 segundora eta bosgarren Lekittarrak 33ra. Zarauztarrek Cuesta trainerua eraman zuten ibaiko ur lasaietara hobeto moldatzen delako. Lehen ziabogan zarauztarrek, donostiarrek, santurtziarrek eta lekitarrek denbora berdina egin zuten, ia 5 minutuko ibilbidea egin ondoren elkarri tosta erdi bat ateratzeko ere ez ziren gai izan. Bigarren ziabogan Santurtziko Sotera ontziak ziaboga estriborretik hartu zuen garaipena lortzeko aukera guztiak galduz. Hirugarren ziabogan denboararik onena Portugaleteko Jarrillera traineruak egin zuen euren nagusitasuna erakutsiz baina Donostiarrek eta ENBATAko arraunlariek denbora berdina egin zuten. Laugarren luzean Donostiarrak zarauztarrak baino gehiago izan ziren azkenean ia 5 segundu atereaz, eta Zierbanak ere 4 segundu atera zizkion azkenean ENBATAri. Hala ere laugarren postua ontzat eman daiteke. Orio B ontzia bederatzigarren izan zen. Abuztuaren 21ean Hondarribian jokatu zen KAE 1. mailako Ligako XVI Regata promoción de Hondarribia estropada. Estropada arratsaldeko bostetan hastekoa zen baina iragarrita zegoen bezala enbata atmosferikoa etorri zen emakumezko traineruak Gipuzkoako ligako bosgarren jardunaldia lehiatzen ari ziren unean. Haizearen eraginez estropadaren hasiera hiru ordu laurden atzeratu behar izna zuten epaileek. Aipatu den bezala aurrena Emankumezkoen Gipuzkoako Ligako jardunaldi berri bat jokatu zuten erlojuaren aurka sei traineruk. Ziaboga bakarrean zumaiarrak izugarrizko lehen luzea eginaz bost segunduko aldea ateratzen zion bigarren ziren Getaria-Tolosa traineruari baina itzuleran enbataren haize ufada indartsuei hobeto moldatu ziren Getaria-Tolosa ontziko emakumezko arraunlariak azkenean bi segunduko aldea atereaz bigarren izan ziren zumaiarrei. Oriotarrak seigarren sailkatu ziren Bizkaia traineruaren atzetik. KAE 1. mailako Ligako estropadari dagokionez, Portugaletek irabazi zuen asteburu biribila osatuz. Bezperan bezala Zarauzko ENBATA laugarren izatea lortu zuen bigarren txanda nagusitasun osoz irabaziz eta eurekin lehiatzen zen Santurtziri 15 segundu atereaz. Estropada hiru txandetan jokatu zen. Lehen txandan Hondarribia B izan zen garaile Orio B bigarren izan zelarik txanda honetan eta sailkapen orokorrean 10. izanik. Bigarren txandan zarauztarrek bigarren luzean poparean hautsi zuten estropada eta hirugarren eta laugarren luzeak erlojupean egin behar izan zituzten. Azkenean ENBATAk 20,28 denbora egin zuten. Hirugarren txanda hasterako haizearen indarra asko jaitsi zen eta itsasoaren baldintzak ere hobeagoak zirela nabarmen zen. Portugalete nagusitu zen 20,05 denbora eginaz et abigarren Zierbana sailkatu zen 5 segundutara eta Lekittarra 12ra. Donostiarrak azkenean zarauztarren atzetik izan ziren segundu bakar batera. KAE 1. mailako Liga amaitzeko bi estropada falta dira, eta nahiko argi dago Portugalete eta Zierbanak jokatuko dutela San Miguel ligara igotzeko kanporaketa. Zarauztarrak bosgarren postuan jarraite laugarren doan Donostiarrak punut ateratzen dizkiolarik. Laugarren postua lortzea izan daiteke helburua geratzen diren bi estropadetan nahiz eta zaila izan donostiarrak 4 puntu gehaigo dituztela eta gainera kontuan izanik seigarren doan Santurtzi bi puntutura dutela. XXXIV VILLA DE BILBAO IKURRINA Data: 2011ko abuztuaren 20a, Lekua: BILBAO Estropadaren sailkapena postua taldea Denbora 1 Portugalete 19:55,98 2 Donostiarrra 20:19,76 3 Zierbana 20:20,58 4 Zarautz-Inmobiliaria Orio 20:24,60 5 Lekittarra 20:29,36 6 Santoña 20:52,12 7 Hondarribia 21:04,76 8 Santurtzi 21:05,88 9 Orio B 21:10,72 10 Getxo 21:23,36 11 Deustu 21:28,82 12 Arkote 21:37,68 XVI REGATA PROMOCIÓN DE HONDARRIBIA IKURRINA Data: 2011ko abuztuaren 21a, Lekua: HONDARRIBIA Estropadaren sailkapena postua taldea Denbora 1 Portugalete 20:05,76 2 Zierbana 20:10,98 3 Lekittarra 20:17,61 4 Zarautz-Inmobiliaria Orio 20:28,95 5 Donostiarra 20:29,19 6 Santurtzi 20:43,55 7 Santoña 20:51,36 8 Deustu 21:08,18 9 Hondarribia B 21:20,44 10 Orio B 21:35,67 11 Arkote 21:44,39 12 Deustu 21:56,07 KAE/ARC 1. mailako sailkapen orokorra postua taldea puntuak 1 Portugalete 137 puntu 2 Zierbana 127 puntu 3 Lekittarra 117 puntu 4 Donostiarra 97 puntu 5 Zarautz-Inmobiliaria Orio 93 puntu 6 Santurtzi 91 puntu 7 Deustu 64 puntu 8 Santoña 60 puntu 9 Hondarribia B 58 puntu 10 Orio B 45 puntu 11 Getxo 23 puntu 12 Arkote 22 puntu

Iruzkinak: (7)

  • Kopiatu zenbakiak