111 Akademia. BATZORDE ERAGILEAREN BLOGA

Orokorra

foto
Maiatzaren 1n, asteartea, Euskal Federakuntzak antolatutarik aulki mugikorreko estropadak ziren ospatzekoak Legution (Araba) baina hego-haize bortitzaren eraginez urtegiko urak oso egoera txarrean zeudenez bertan arraun egiteko, azkenean arraunlari gazteen segurtasuna babesteko eta arriskuak saihesteko kadete eta jubenil mailetako estropadak bertan behera geratu dira eta bakarrik senior mailako zortzikoen Euskadiko Txapelketa egin ahal izan da Hondarribia A garaile izan delarik eta Orio bigarren sailkatu delarik. Zarautz Arraun Elkarteko kadete mutilak aulki mugikorreko estropadetan lehiatzeko ilusio handiz joan dira baina arraun egin gabe etxera itzuli behar izan dute. Orain kadete eta infantil mailako zarauztar arraunlariak gogoz eta gogor jarraituko dute entrenatzen ekainaren 2an Orion ospatuko den aulki mugikorreko Gipuzkoako Txapelketan lehiatzeko eta ondoren, ekainaren 17an, Legution jokatuko den aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketan ere parte hartzeko. Gipuzkoako trainerila ligari dagokionez, 3. jardunaldia jokatu da Orion. Gizonezko jubenil mailan bederatzi ontzi lehiatu dira Getaria A garaile izan delarik eta zarauztar gazteak hirugarren sailkatu direlarik. Emakumezko lehian Getaria A trainerila suertatu da garaile, bigarren San Juan A eta hirugarren Zumaia sailkatu delarik. Gipuzkoako Federazio kopan 14 trainerila lehiatu dira. San Juan B izan da garaile, Orio B hirugarren eta Zarautz B laugarren sailkatu da estropada on eginaz. Arraunlari gazte eta hasiberriez oastutako Zarautz C ere lehiatu da. Gipuzkoako trainerila Ligari dagokionez, 8 arraun elkarteko trainerila lehiatu dira. Orio izan da garaile, bigarren San Pedro izan da. Zarauztarren ontzia bosgarren sailkatu da zumaiarren atzetik. Datu bezala aipatu behar ligan lehiatu den zarauztarren trainerila honek eta Zarautz B ontziak ia denbora berbera egin dutela, elkarren artean segundu bakar bateko diferentzia egon delarik. Beraz, garbi ikusten da ARC/KAE ligan parte hartuko duen ENBATA traineru lehiakorra osatzen ari direla zarauztar arraunlariak. Gipuzkoako trainerila ligaren barne, hurrengo trainerila estropadak maiatzaren 5ean, larunbata, Hondarribian izango dira eta, igandez, Getarian ospatuko dira. Aukera bikaina zarauztarrontzat paseo ederra emanaz Zarauztik Getariara hurbiltzeko eta Getariako II. Antxua Eguna-Getariako Bandera trainerila estropadan zarauztar arraunlariak animatzeko.

Iruzkinak: (1)

  • Kopiatu zenbakiak