111 Akademia. BATZORDE ERAGILEAREN BLOGA

Deialdiak

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Zarautz Arraun Elkarteak traineru denboraldia hasi aurreko aurkezpena egingo du ekainaren 25ean, larunbata. Aurkezpen ekitaldia eguerdiko 12:30ean egingo da, Musika Plazan. Aurtengo denboraldian Zarautz-Inmobiliaria Orio traineru bakarra izango da uretan. Beraz, aurten ENBATA trainerua KAE/ARC 1. mailako Ligan lehiatuko da. Lehen estropada ekainaren 26an, igandea, San Pelaio eguna, lehiatu beharko dute Rasillon (Errioxa). Bestalde, Zarautz Arraun Elkarteak Gabonetan eta Urte Zahar egunean egin ohi duen gisa aurten ekainaren 25an, larunbata, zozketa egingo du.
ARRAUNA EZAGUTZEKO PROPOSAMENA 2011 MAIATZA/EKAINA Nori zuzendua: 6. mailako gazteak (neska-mutilak) eta DBHko (neska-mutilak) Helburua: arrauna ezagutu eta nahi badute datorren denboraldian arraunean ihardun Noiz: 2011ko maiatzaren 19tik / ekainaren 21era Non: Astearte eta ostegunero kiroldegiaren atarian (entrenadorea egongo da ZAEko kamiseta jantzita) Ordua: Arratsaldeko 6retatik – 8.30ak arte (gazteak Zarauzko kiroldegi atarian jaso eta berriz kiroldegi aurrean utziko dira) Zein egunetan: ASTEARTETAN neskak OSTEGUNETAN mutilak Entrenadorea: Ibon Aldabaldetreku (telefonoa: 688 688 200) Egitasmoa: Lehenbizi Kiroldegiko “fosoa” ezagutu eta gero Orion Zarautz Arraun Elkarteak duen lokaletik aterata ibaian ibili (eraman eta ekarri entrenadoreak egingo ditu klubeko furgonetan). Beti txalekoa jantzita ibiliko dira uretan.
Zarauzko Arraun Elkarteak arraunean hastapen ikastaroetan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi die infantil, kadete eta jubenil mailako neska-mutil guztiei, hots, 12 urtetik aurrera dituzten neska-mutil gazte orori. Arraunean frogatu eta ibiltzeko interesa dutenek Zarauzko Kiroldegiko fosota agertu daitezke egunero, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Harremanetako telefono zenbakia:688664969. Beraz, anima zaitezte arraunean ikastera etorkizuneko Zarauzko ENBATA traineruko neska-mutil arraunlariok.
Maiatzaren 29an, larunbata, Arraun Eguna ospatuko da Zarautz Arraun Elkarteak antolatuta. Arraun Eguneko ekitaldia maiatzaren 29an izango da, larunbata, eguerdiko 12etan hasita, Zarauzko Musika Plazan. Ekitaldian barne 2010 denboraldiko Zarautz Arraun Elkarteko bi traineruetako arraunlari eta entrenatzaileen aurkezpena egingo da. Aurtengo denboraldian ENBATA traineru bat TKE/ACT Ligan lehiatuko da eta bigarren trainerua KAE/ARC-2 Ligan. Ekitaldia aurkezpen labur batekin hasiko da eta ondoren Jon Urien, Zarauzko Udaleko alkate jaunaren agur hitzekin jarraituko du. Arraun Egunari amaiera emateko SARDINA JANA egingo da. Bertan, sardinak jateaz gain nahiko edari ere izango da: txakolina, ardoa eta sagardoa. Beraz, arraunzale guztiok eta oro har zarauztar herritar oro gonbidatuta zaudete Arraun Eguneko ekitaldietan parte hartzera. Aupa ENBATA!
Honen bitartez jakinarazten zaizue guztioi 2009-2010 denboraldiko HONDARTZAKO FUTBOL TXAPELKETAKO fidantzak itzultzeko epea irekiko dugula. Epea maiatzaren 4tik 21era izango da, eta gure ordutegia astelehenetik ostegunera 10:00etaik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, ostiraletan berriz 08:30etatik 14:00etakoa da, beraz badakizue ahal duzuenean pasa zaitezte bulegotik dagokizuena jasotzeko.
1 orrialde guztira. 1.a ikusgai